Ibarra
Ikastolako patioa eraberritzeko prozesuaren saioa biharIbarra
Ikastolako patioa eraberritzeko prozesuaren saioa biharAmaia Núñez
IBARRA.
Martes, 25 de junio 2024, 20:42
Uzturpe ikastolako kanpo espazioa edo patioa diseinatzeko parte hartze prozesua jarri zuen Ibarrako Udalak, Ikastolarekin elkarlanean. Orain arte herriko egunerokoa eremo garrantzitsu eta bizia izan da eta hemendik aurrera ere herritar guztien zerbitzura egotea bilatu nahi dute. Udazkenean abiatu zen patioa eraberritzeko parte hartze prozesua eta bihar arratsaldean jasotako emaitzen berri emango da.
Publicidad
Bilera Txontxo lokalean egingo da, 18:00etan, eta ordubete inguruko iraupena izatea aurreikusten dute. Bertan ondorengo gaiak landuko dituzte: 1.-Jani de Andresek gidaturiko 'Uzturpe Ikastolako kanpo espazioa eraberritzeko diseinu parte hartzailea'ren aurkezpena; 2. Diseinua kontuan hartuta udalak onarturiko obra proiektuaren berri ematea, LZB arkitektoen proiektua, aurrekontua eta azalpenak, Zer ez den sartu eta etorkizunean zer osatu beharko den auzolanean edo proiektu txikiei esker; 3. Patioko hormaren erorketa eta azken gertakariak, zer gertatu zen eta nola dagoen; 4. Patioko obraren esleipena eta obrari buruko informazioa, noiz hasi eta amaituko den; 5. Eta ondoren zer? Herriko haurrentzako erakargarria den patioari bizitza eta jarraipena eman, osatzea, zaintzea, aberastea, mantentzea denen artean eta denontzat.
Ibarrako Kontsumo bulegoa ostegunetan dago irekita, 9:00etatik 14:00etara, udaletxean, herritarrei zerbitzua emateko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.