Borrar
Izaskun auzoan jaiak ospatuko dituzte larunbatetik astelehenera bitartean. A. NÚÑEZ
Izaskungo jaiak ospatuko dituzte asteburuan ekitaldi ugarirekin

Ibarra

Izaskungo jaiak ospatuko dituzte asteburuan ekitaldi ugarirekin

Hiru egunez festa giroan murgilduko dira auzoko biztanleak, herri-kirolak, musika, toka eta haurrentzako ikuskizunekin

Amaia Núñez

ibarra.

Miércoles, 15 de mayo 2024, 20:51

Izaskun auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan. Hiru egunez, ekitaldi ugarirekin jai giroan murgilduko dira herritarrak. Jaien hasiera larunbatean egingo da 17:00etan Toka Txapelketarekin. Ondoren, 18:30ean, sagardo-dastatzea antolatuko da eta, aldi berean, haurrentzako jolasak egingo dira. Gainera, 19:00etatik aurrera Joxe Mendizabalen erromeria izango da eta 23:00etan Dj Mondongoren emanaldia hasiko da.

Igandean, eguerdian herri-kirol saioa egingo da Urdax Magunazelaia eta Haritz Arangunen harri-jasotzaileekin, eta Karmele Gisasola eta Ioritz Gisasola aizkolariekin.

Jarraian, herri bazkaria egongo da eta bazkalondoan, berriz, Jexux Mari Irazu eta Andoni Egaña bertsolarien emanaldia iragartzen dute egitarauan. Segidan, haurrentzako Potxin eta Patxin pailazoek 'Giro Tropikala' ikus-kizuna eskainiko dute arratsaldeko 16:30ean; 19:00etan berriz, Etxeberria aita-seme trikitilarien emanaldia izango da.

Maiatzak 20an, astelehenean, Diana joko dute Loatzo Musika Eskolako ikasleek 10:00etan. Ondoren, 11:00etan Meza Nagusia eskainiko da Izaskungo Andre Mariaren ermitan eta 12:00etan hamaiketako herrikoia egingo da. 13:00etan bertso-saioa izango da Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikanorekin, Joxe Ramon Aldasoro gai-jartzailearekin. Arratsaldean, Alurr dantza taldeak emanaldia eskainiko du eta segidan, haurrentzako gozokiak banatuko dira. 18:30ean bertso-saioak jarraituko du eta 19:30ean emango zaio amaiera jaiei Ostolaza eta Narbaiza trikitilarien erromeriarekin.

Bizitza kulturala

Lehenengo urtean Ibarrako kultur eskaintzaren inguruan egindako 'Kultur Dinaminak hauspotzen' kontsultari jarraipena emanez, Ibarrako udalak postontzi iraunkor bat jarri du martxan. Horrela, proposamenak helarazi nahi dituzten herritarrek Udalaren webgunearen bidez edo kultur etxean jarri duten postontziaren bidez elkarbanatu ahal izango dituzte.

Hondakinen etxola kenduta

Tolosaldeko Mankomunitateak jakinarazi duenez, San Inazio auzoko 5. zenbakian kokatuta zegoen hondakin arriskutsuen etxola aldi baterako kendu da, mantenimendu lanetarako. Hilabete inguru beharko dutela aurreikusten dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Izaskungo jaiak ospatuko dituzte asteburuan ekitaldi ugarirekin