Ibarra
Izaskungo jaiak ospatuko dituzte hurrengo asteburuanIbarra
Izaskungo jaiak ospatuko dituzte hurrengo asteburuanAmaia Núñez
IBARRA.
Sábado, 20 de mayo 2023, 23:21
Maiatzeko azken asteburuan, ohikoa den bezala, Izaskun auzoko jaiak ospatuko dira Ibarran. Hiru egunez, ekitaldi ugarirekin jai-giroan murgilduko dira herritarrak. Jaien hasiera larunbatean egingo da 17:00etan Toka Txapelketarekin. Ondoren, sagardo-dastatzea antolatuko da Joxe Mendizabalen erromeriak girotuta.
Publicidad
Igandean, eguerdian herri-kirol saioa egingo da Lucia Orbe, Karmele Gisasola, Joan Gisasola eta Ioritz Gisasolarekin. Jarraian, herri bazkaria egongo da eta bazkalondoan Jexux Mari Irazu eta Iker Zubeldia bertsolarien emanaldia. Segidan, haurrentzako Potxin eta Patxin pailazoek 'Baserrian' ikuskizuna eskainiko dute 17:00etan; 18:00etan berriz, Tio Teronen semeak taldearen 'Festamentua' emanaldia izango da eta 19:00etan Jokin Goenagarekin kantaldia Ibarrako koruak girotuta.
Maiatzak 29an, astelehenean, Diana joko dute Loatzo Musika Eskolako ikasleek 10:00etan. Ondoren, 11:00etan Meza Nagusia eskainiko da Izaskungo Andre Mariaren ermitan eta 12:00etan hamaiketako herrikoia. 13:00etan bertso-saioa izango da Andoni Egaña eta Anjelmari Peñagarikanorekin, Joxe Ramon Aldasoro gai-jartzailearekin. Arratsaldean, Alurr dantza taldeak emanaldia eskainiko du eta segidan, haurrentzako gozokiak banatuko dira. 18:30ean bertso-saioak jarraituko du eta 19:30ean emango zaio amaiera jaiei Ostolaza eta Narbaiza trikitilarien erromeriarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.