Lauburu Ibarra Mahala taldeko jokalaria baloiarekin. DV

Jaurtiketetan egon zen gakoa

Egun liderra den Goierri taldearen bisita jaso zuen Lauburu Ibarra Mahalak 2-8 galduz

El Diario Vasco

Ibarra.

Miércoles, 24 de noviembre 2021, 00:08

Lauburu Ibarra Mahalak 8. jardunaldia jokatu zuen larunbatean Belabietan, gaur egungo liderra den Goierri taldearen bisita jaso zuelarik. 2-8 galdu zuten Ibarrako taldearen ordezkariek. Arevalok bizkarrak irabazteko burutzen duten lauko jokoa eta estrategia bidez egiten duten lan ona nabarmendu zituen norgehiagokaren aurretik. Zailtasunaz jabetuta baina puntuak lor-tzeko nahikoa indarrarekin zelairatu ziren ibartarrak. Lehen zatia ona izan zen etxekoentzat, eta aurkariak baino aukera gehiago izan zituzten. Dena den, ez zuten jakin horiek ondo gauzatzen.

Publicidad

Eskarementurik ez izatearen ondorioz, falta inozoak egin zituzten area ertzean eta horrek partida baldintzatu zuen. Aurkariak ere egin zuen bat edo beste, baina gureek ez zuten lortu horiei etekina ateratzea. Haiek, aldiz, Montxi beren jokalariaren bidez, 3 goleko aldea ipini zuten. Emaitza hori erabakigarria izan zen gerora.

Partidaren amaieran sentitutako sentsazio gazi-gozoaz aritu zen Arevalo. Haren ustez, taldeak oso konbinazio onak izan zituen lehen zatian eta 5x4 jokoari eutsiz pazientzia izan zuen. Dena den, bigarren zatian bikain atera zitzaion bisitariari jokaldietako bakoitza eta, moreei berriz, sinesgarritasuna falta izan zitzaien egoera argiak amaitzeko. Bi taldeen arteko alde nagusia jaurtiketetan egon zela adierazi zuen gure entrenatzaileak.

Beti bezala, porrotatik ikasi eta gauzak lantzeko erabiliko dute astea mutilek. Gainera, larunbatean berriz ere etxean jokatuko dute eta zaleen indarra eta babesa sentitu nahi dute berriz ere puntuak lortzen jarraitu eta dinamikari ihes egiten ez uzteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad