Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Kafe-kapsulak birziklatzea errazagoa izango da.
Ibarra : Kafe kapsulak birziklatzeko edukiontziak jarriko dira Ibarran
Ibarra

Kafe kapsulak birziklatzeko edukiontziak jarriko dira Ibarran

Otsailaren 9an informazio puntu bat jarriko da plazan azalpen guztiak eskaintzeko

A.NÚÑEZ

Ibarra.

Martes, 24 de enero 2023, 22:48

Tolosaldeko Mankomunitateak kafe-kapsulak birziklatzeko edukiontziak jarriko ditu laster herri guztietan. Ibarrak olioa jasotzeko erabiltzen diren edukiontzien ondoan kokatuko dira eta mota guztietako kapsulak, aluminiozkoak, plastikozkoak zein konpostagarriak bota ahal izango dira, kafea kendu gabe.

Orain arte kapsulak birziklatu ahal izateko ontzitxoak edukiontzi horira eta kafe-hondarrak, berriz, organikora bota behar ziren. Hala ere, gutxi ziren bereizketa egiten zutenak, eta hondakinak birziklatzeko zailtasunak sortzen ziren. Birziklapen kanpaina berria ezagutzera emateko informazio puntua egongo da herriko plazan datorren otsailaren 9an, ostegunean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

Adunan kokatzen den Kafea.eco enpresa izango da aurrerantzean kapsulak kudeatzeko eta birziklatzeko arduraduna. Ontziak eta hondarrak bereiztu ondoren, kapsulekin mota ezberdinetako ontziak egiteko materiala lortuko dute, eta besteak beste, kapsulak jasotzeko erabiliko diren ontziak material horrekin eginda daude. Kafe-hondarrak konpostatu eta ongarria sortuko dute.

Opariak eta zozketa

Plazara gerturatzen direnek kapsuletatik sortutako materialak ezagutu ahal izango dituzte. Gainera, lehenengo 150 herritarrek hazi-bola bana jasoko dute opari, etxean landatzeko, eta gerturatzen diren pertsona guztien artean eguneko 3 landare-kit zozketatuko dira perretxikoak hazteko laborantza substratuarekin eta kafe-kapsulak gordetzeko ontzi-txiki batekin.

Bestalde, bertan kokatuko den beirazko ontzi batean zenbat kapsula dauden asmatzeko zozketa jarri da martxan. Inork asmatu ezean, pasa gabe, gertuen geratu diren hirurak jasoko dute saria.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kafe kapsulak birziklatzeko edukiontziak jarriko dira Ibarran