Ibarra
Kakorratzezko pinu berriak apaintzen du herriko sarreraSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Kakorratzezko pinu berriak apaintzen du herriko sarreraUrte batzuk badira Eguberrietan Uzturpe Ikastolako ikasleek eta Garaguneko kideek egindako apaingarriak jartzen direla. Aurten, proiektuaren ingurumenaren eta jasangarritasunaren aldeko apustuan haratago joan nahian, kakorratzez egindako pinua osatzea jarri zuten helburu eta lortu dute. Euskal Herria 2an urtero jartzen den pinua prest dago herrira iristen direnei ongi etorria emanez.
Eguberritako apaingarriak egiteko ekimena ezberdinen arteko lankidetza proiektua da, gizarte-integrazioan oinarrituta. Herriko hainbat elkarte eta taldek parte hartu dute aurten: Bizi Nahi elkarteko kideak, Kultur tailerretako ikasleak, josten aritzen diren norbanakoak, etxez etxeko laguntzaileak, baita ikastolako ikasleak eta Garaguneko kideak ere. «Ekimen oso polita izan da», azpimarratu zuen Igor Zapirain alkateak aurkezpenean. «Ilusioa eta gogoa jarri dute mahai gainean eta horren ondorio da pinu eder hau».
Helburua pinua osatzea bazen ere, josten aritu direnek metalezko egitura betetzeko behar baino kakorratzezko laukitxo gehiago egin dituzte. Horrela, osasun zentroaren sarrerako lau zutabe ere apaindu dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.