Ekimenean lagundu duten lagunak pinuaren ondoan. A. NÚÑEZ

Ibarra

Kakorratzezko pinu berriak apaintzen du herriko sarrera

Herriko ikasle eta talde ezberdineetako kideek josi dituzte laukitxoak eta soberan geratu direnekin osasun zentroko sarrera apaindu da

Amaia Núñez

Ibarra

Martes, 10 de diciembre 2024, 19:57

Urte batzuk badira Eguberrietan Uzturpe Ikastolako ikasleek eta Garaguneko kideek egindako apaingarriak jartzen direla. Aurten, proiektuaren ingurumenaren eta jasangarritasunaren aldeko apustuan haratago joan nahian, kakorratzez egindako pinua osatzea jarri zuten helburu eta lortu dute. Euskal Herria 2an urtero jartzen den pinua prest dago herrira iristen direnei ongi etorria emanez.

Publicidad

Eguberritako apaingarriak egiteko ekimena ezberdinen arteko lankidetza proiektua da, gizarte-integrazioan oinarrituta. Herriko hainbat elkarte eta taldek parte hartu dute aurten: Bizi Nahi elkarteko kideak, Kultur tailerretako ikasleak, josten aritzen diren norbanakoak, etxez etxeko laguntzaileak, baita ikastolako ikasleak eta Garaguneko kideak ere. «Ekimen oso polita izan da», azpimarratu zuen Igor Zapirain alkateak aurkezpenean. «Ilusioa eta gogoa jarri dute mahai gainean eta horren ondorio da pinu eder hau».

Helburua pinua osatzea bazen ere, josten aritu direnek metalezko egitura betetzeko behar baino kakorratzezko laukitxo gehiago egin dituzte. Horrela, osasun zentroaren sarrerako lau zutabe ere apaindu dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad