Milaka pertsona gerturatu ziren atzo Ibarrara Kilometroak jaia ospa-tzeko. Eguzkia atera da Tolosaldean eta Ibarra jendez eta ekin-tza ezberdinez bete zen Gipuzkoako ikastolen aldeko festa ospatzeko. Aurten, lehenengo aldiz, ez da ibilbide finkorik egon, baina hori ez zen eragozpena izan Ibarrara joan zirenentzat. « ... Kilometroak jaiaren eredu berria asko gustatzen ari zaigu», zioten Maixabelek, Iñakik eta Jokinek talo bana jaten zuten bitartean.
Publicidad
Goizeko 10:00etan zen hitzordua. Kilometroak festaren egun handiak hasiera ofiziala izan eta gero. Ohitura dute Maixabelek, Iñakik eta Jokinek Kilometroak egunara joateko eta aurten, etxetik gertu ospatu denez (Tolosakoak dira), ez zuten aitzakiarik. Hamaiketakoa hartu zuten eguerdiko 12:00ak aldera, hirugiarra taloa eta txistorra taloa Azkuen. Minutu batzuk lehenago, Maier eta June, Lia, Mara eta Jare txikiekin, Ibarrako plazara iritsi berriak ziren. Tolosan bizi dira eta Kilometroak jaiara joatea gusta-tzen zaie Maier eta Juneri, «lanak uzten duenean». Gipuzkoako leku dezente bisitatu dituzte Kilometroak dela eta. «Gazteagoak ginenean, ia urtero joaten ginen», zioten bi lagunek barrez. Atzo haien alabekin joan ziren Ibarrara. Pandemia dela eta, txikien lehenengo Kilometroak izan zen. Mara Uzturpe ikastolara doa gainera, Kilometroak 2022ren antolatzailea.
Ibarra ttipia makina bat postu eta oholtzak hartuta esnatu zen. Ikastola, plaza, Emeterio Arrese gunea eta Azkue jendez bete ziren segituan. Piparrak dastatzeko gunea «a tope» egon zen egun guztian zehar. Joxe Mari Barriolak harategi batean egiten du lan Ibarran eta atzo piparren gunean ari zen lanean. Lau pintxo ezberdin eskaintzen zituzten: pipar frijituak, gildak, piparrak ozpinean eta piparrez egindako txistorrak. Azkeneko hau berak prestatzen du harategian. Gehien saldu zen platerra? Pipar frijituak eta gildak. «Ibarran gaude eta hemen ez daukagu katedralik edo alde zaharrik. Mapan piparrak jartzen gaituzte», zioen Joxe Marik. Gunean bertan pipar-panpina ipini zuten eta ilara sortu zen bertan argazkia ateratzeko.
Noticia Relacionada
Gertu, metro gutxi batzuetara, plazan bertan, eszenatoki nagusia zegoen. Eguerdiko 12:00etan izan zen momenturik hunkigarriena. Ibarran zeuden pertsona guztiek (haurrek, gazteek eta helduek) elkarrekin 'Txoria txori' abestia kantatu zuten, ereserki moduan. Ekintza guztiak eten egin ziren pare bat minutuz.
Eskulanak egiteko gunea Azkuen, txikientzako jolasak ikastola eremuan, taloak… Inoiz baino parte-hartzaileagoa izan nahi zuen Kilometroak festan, Gipuzkoako hemeretzi ikastolen arteko jolas-joko topaketa burutu zen. Jarduera fisikoa edota asmakizunak ardatz zuten frogetan 300 gaztek parte hartu zuten goizean goiz. Uzturpe ikastolak irabazi zuen erronka eta 1.000 euroak eskuratu zituen. Arizmendi eta Orereta ikastolek hirugarren eta bigarren saria partekatu zuten. Sari banaketa baino lehen sukaldatzea tokatu zitzaien, eta beraiek prestatutakoa bazkaldu zuten, kontzertu txiki batez disfrutatuz.
Publicidad
Musika ere ez zen falta. Bizienea txokoan eskenatoki bat paratu zen euren lehen urratsak ematen ari diren bakarlari, trikitilari edo DJ-entzat. Gune ezberdinetan kontzertu ugari egon ziren egun osoan, asko gazteei zuzenduak. Dena den, Kilometroak jaiaren eredu berria publiko guztiarentzat dago irekia, atzo ikusi zen moduan. Bazegoen herria txiki geratuko zela pentsatzen zutenek. Antolatzaileek, dena den, guneetako «giro lasaia» azpimarratu zuten atzo eta «eguraldi bikaina».
Ez dago dudarik. Irribarrez esnatu zen atzo Ibarra eta oraindik alaiago oheratu zen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.