Borrar

Kilometroen baitan zazpi bertso afari antolatu dira

El Diario Vasco

Ibarra.

Miércoles, 23 de marzo 2022, 00:07

Kilometroak jai eredu berri bat sortzen ari da eta, marko horretan, apirilaren 1ean zazpi bertso afari antolatu dira aldi berean: hiru Ibarran izango dira, beste hiru ikastolako ikasle batzuen inguruko herrietan (Belauntza, Leaburu eta Gaztelu) eta, azkena, Oreretan, Kilometroak 2023 bertan izango da eta.

Ibarrako kasuan, Xepla elkartean Jon Maia eta Maialen Akizu arituko dira, Deportiba elkartean Onintza Enbeita eta Anjel Mari Peñagarikano, eta Sendi ekintzan Nerea Ibarzabal eta Beñat Gaztelumendi. Afariari dagokionez, prestatuko den menua: gilda, Ibarrako 'txistorra berdea', 'Irribarra' entsalada, Lumagorri oilasko izterra saltsa berezian eta Izaskungo Biz-kaietxe gazta eta sagar dultzia. Sarrerak https://kilometroak.eus/ekitaldi-izenematea estekan lor daitezke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kilometroen baitan zazpi bertso afari antolatu dira