Borrar

Ibarra

Kirol ikastaroetan izena ematea irekita dago

A. N.

ibarra.

Lunes, 11 de septiembre 2023, 20:10

Udako etenaldiaren ondoren, Belabideta kiroldegian neguko kirol ikastaroetarako izena ematea zabaldu da. Hiru hilabeteko ikastaroak antolatu dira: Pilates, Yoga, Tonifikazioa, Adinekoen gimnasia, dantza urbanoak, cycling, Tabata Hiit eta Hiit. Gainera, Telegim ere egongo da, ordenagailu bidez ikastaroak jasotzeko.

Ikastaro bakoitzeko ordutegi eta prezio zehatzak ezagutzeko, Belabieta kiroldegira jo beharko da, 943 67 15 44 telefono zenbakira deitu edo ibarra@bpxport.es helbide elektronikora idatzi.

Izena ematea irailaren 22an, ostirala, itxiko da. Gazte txartela duten erabiltzaileek deskontua izango dute eta familiek hobariak jasotzeko aukera dute aurreko ekitaldiko zerga aitorpenaren oinarri likidagarriaren arabera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kirol ikastaroetan izena ematea irekita dago