Secciones
Servicios
Destacamos
Ibarrako jaiak agurtzeko egun borobila antolatu dute gaurko. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik izango da goizeko 9etan. Gero, 11:45ean, kuadrilak San Bartolome plazan elkartuko dira. Eguerdiko 12:00etan berriz, kuadrila berriei ongi etorria egingo zaie eta kuadrilen txupinazoa eta brindisa izango da plazan. Ondoren, kuadrilen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaina taldearekin batera egingo da.
Arratsaldeko 14:30ean, kuadrilen bazkaria Jakintzak eta Txantxiku kuadrilek antolatuta egonog da Emeterio Arrese parkean. Ondoren, 17:00etan, DJ Andoni, Emeterio Arrese parkean eta 17:30ean berriz, zezentxoak, kultur etxeko plazan. Gero, 19:30ean, Distopia elektrotxarangarekin kalejira egingo da.
Gaueko 22:30ean, zezensuzkoa, San Bartolome plazan aterako da. 23:30ean, Muxutruk taldearekin dantzaldia egono da San Bartolome plazan.
Gauerdian, Akerbeltz eta Hor konpon kuadrilek piparra osasun etxetik Emeterio Arrese parkeraino eramango dute, eta ondoren, erre egingo dute. Goizaldera arte, Testing programaren gunea Ai Laket! elkartearen eskutik. Substantzia ilegalen testa eta analisia egingo da, San Bartolome kaleko aparkalekuan.
Atzo, egun polita izan zuten ibartarrek. toka eta bola txapelketa burutu ziren et aume eta gaztetxoentzat jokoak egon ziren: 3x3 futbol txapelketa, volley eta brillet finalak ere jokatu ziren. Papereko zirkua, Monda eta Lironda pailazoen emanaldia egon zen San Bartolome plazan eta gauean, Alurr dantza taldearen emanaldia, Emeterio Arrese parkean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.