Borrar
Sardinerak kuadrillak sardina erreak gelditu gabe banatzen aritu ziren. Núñez
Kuadrillek amaiera koloretsua eman zioten jaiei

Kuadrillek amaiera koloretsua eman zioten jaiei

Kuadrillek beren eguna ospatu zuten atzo Ibarrako Sanbartolome jaietan, kalejira eta bazkariarekin

Domingo, 25 de agosto 2024, 18:57

Kuadrillen eguna ospatu zuten San Bartolome ondorengo egunean Ibarran, aurtengo herriko festak datorren urtera arte agurtu aurretik. Bosgarren eguneko nekerik erakutsi gabe, kuadrillek giro ederrean ospatu zuten beraien eguna.

Bost eguneko jai egitarau zabalari amaiera emateko giro ezinhobean elkartu ziren herriko lagun talde guztiak plazan. «Urtean behin ikusten dituzun lagunekin egoteko aukera ezin hobea da», aitortzen zuten beteranoenek, lagunekin elkartzeko gogoz.

Txanpaina botila irekiz eman zioten hasiera egunari eguerdian. Jaian murgildu aurretik, hala ere, 'Etzeok besteik' koadrilla berriari ongi etorria eman zioten plazan elkartu zirenek, iaz estreinatu zen 'Oañe badeu' lagun taldearen eskutik. Txanpaina botila irekiz bota zuten 'txupinazoa' eta bertan elkartutako guztien alde topa egin zuten Udaletxeko arkupetik.

Ordurako, gazte zein heldu, adin guztietako kuadrillak elkartu ziren plazan kide berriei ongi etorria eman eta festan murgiltzeko prest. Kolore guztietako alkandorekin kolorez bete zuten lainotsu esnatu zen eguna. Urdin, berde, gorri, hori… guztiek elkarrekin ondo pasatzea zen helburua.

Irten aurretik jada kalejirarako jan-edanak prestatzen ari ziren 'Sardinerak' eta 'Zuzenik ez' koadrilak. Izenak argi uzten duen bezala, 'Sardinerak' sardina erreak eskaini zituzten kalejirak iraun zuen bitartean, parrilla eramangarriarekin momentuan prestatu zituzten sardinekin, eta besteak tomatea banatzen aritu ziren ibilbide osoan zehar. Gainon-tzeko kuadrilletako kideek, gogoz hartzen zituzten sardina erre berriak eta tomate fresko zatiak indarrak berritu eta festarekin jarraitzeko denborarik galdu gabe. Alperrak kuadrilla izan zen edariaren arduradun.

Giroarte dultzaina taldekoek ireki zuten bidea eta gidatu zituzten lagun talde guztiak beren doinuekin Hamelingo txistulariak balira. Lagun taldeek osatutako tropelaren tartean, Bonberena txarangak alaitu zuen giroa, eta atzetik jarraitu zieten guztiek dantzan.

Plazatik irten eta Arane iturrian egin zuten lehen geldialdia, San Ignazio auzoan ondoren, eta handik Euskal Herria kalerantz abiatu ziren. Kalejira Emeterio Arrese parkean amaitu zen. Han elkartu ziren berriro kuadrilla guztiak paella janerako, aurten 'Harrapazak' eta 'Apaizan potrok' taldeek antolatuta. Bazkalondoren, kalejira egin zuten berriro herrian zehar, Matraka elektrotxarangak alaituta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kuadrillek amaiera koloretsua eman zioten jaiei