Secciones
Servicios
Destacamos
Kultur lantegietan izena emateko epea urriaren 6an amaitu zen, eta hiru ikastarotan jendeak izena eman badu ere, taldea osatzeko gutxieneko ikasle-kopurua bildu ez denez, urriaren 29ra bitartean izena emateko bigarren deialdi bat zabaldu du Udalak. Hain zuzen, honako tailerretan izena emateko aukera luzatu da: Egur-taila, astearte eta ostegunetan. 18:00etatik 20:00etara; Pintura, astearte eta ostegunetan. 16:00etatik 18:00etara, eta Sabel-dantza, asteazkenetan 19:45etik 21:45era.
Bestalde, Ibarrako udalak, Tolosaldea Garatzeneko migrazio eta aniztasun sailarekin batera informazio-saioa egingo du gaur arratsaldean, 18:00etan, kultur etxean.
Atzerritartasun-paperen tramiteei buruzko hitzaldi praktikoa izango da, eta hainbat gai landuko dituzte, besteak beste, lan munduan errotzea, gizartean errotzea, familia berrezartzea, ikasketengatik egonaldia egitea, atzerritarrak kontratatzea eta baimenak berritzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.