Borrar

Ibarra

Kultur tailerretako lanen erakusketa Kultur Etxean

Amaia Núñez

ibarra.

Viernes, 16 de junio 2023, 21:42

Datorren astelehenetik aurrera ikasturte honetan kultur tailerretan parte hartu duten ikasleen lanekin osatutako erakusketa egongo da ikusgai Ibarrako Kultur Etxean. Ikasturtean zehar sei tailer burutu dira: Tai chi, egur taila, eskulanak, pintura, altzariak berritzea eta aldatzea, eta azkenik, ehoziriak, bainikak eta patchwork tailerra. Erakusketa astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara (09:00-16:00 asteazkenetan) bisitatu ahalko da.

Tailerretan 71 ikasle aritu dira, horietatik 61 emakumeak. Ikasleen batez besteko adina 62 urtekoa izan da.

Udako ordutegia

Datorren astelehenetik aurrera, ekainak 19, Kultur Etxeak martxan jarriko du udako ordutegi berria. Hala, uztailaren 28a bitartean udako ordutegian funtzionatuko du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kultur tailerretako lanen erakusketa Kultur Etxean