Secciones
Servicios
Destacamos
Urte-amaiera arteko kultur-agenda osatuko du Udalak, eta proposamenak bidaltzeko aukera dute herriko norbanakoek zein eragileek. Dagoeneko, bidal daitezke proposamenak eta epea zabalik egongo da hilaren 15era arte. Egitaraua osatzeko ideiak helarazteko mezua bidali behar da kultura@ibarra.eus helbidera edo kultur etxera joan behar da.
Joan den astean mahai-inguru irekia egin zuen Udalak herriko hainbat eragile zein norbanakorekin, eta bertan hartu zen erabakia. Dinamikaren helburua herriko jaien eta ekintzen inguruko hausnarketa irekia egitea zen, eta ondorioztatu dute aurten ere ez dela herriko ohiko festarik izango Ibarran.
Horren partez, ordea, urte amaierara-arteko kultur-agenda osatzea adostu zuten. Proposamenak jasotzeko epea amaitu ondoren, berriro bilduko dira eta erabakiko dute zein ekintza antolatuko dituzten festa egunetan, eta zein ekintzekin osatuko duten agenda orokorra.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.