Puro Relajo taldearen kidak.

Uda kulturala' egitaraua aurkeztu du Ibarrako Udalak

Uztailearen 30eean hasita eta abuztuan zehar, lau kultur ekitaldi antolatu dituu, zehazki, hiru kontzertu eta dantza emanaldi bat

El Diario Vasco

IBARRA.

Viernes, 16 de julio 2021, 00:55

Ibarrako Udalak 'Uda kulturala' egitaraua aurkeztu du. Udako hilabeteetarako, guztira, lau kultur ekitaldi antolatu dituzte, zehazki, hiru kontzertu eta dantza emanaldi bat. Taulara igotzen lehena La Topadora taldea izango da, uztailaren 30ean; kontzertua 22:30ean hasiko da.

Publicidad

Abuztuaren 21ean izango da hurrengoa, hain zuzen, Alurr dantza-taldearen Gattiu ikuskizuna; emanaldia 19:00etan hasiko dute. Bi egun geroago, abuztuaren 23an, Puro relajo musika-taldearen txanda izango da, eta 20:00etan hasiko dute kontzertua. Egitarauri amaiera, berriz, Bulego musika-taldeak emango dio, abuztuaren 24an. Uda kulturaleko azken kontzertua 22:00etan hasiko da.

Edukiera mugatua izango da ikuskizun guztietan, eta gonbidapenak eskuratzeko herriko kultur etxera deitu behar da, 943 67 03 99. Uneoro bermatuta egongo da beharrezko osasun-neurriak betetzen direla.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad