Lauburu Ibarra Mahala, Espainiako Txapelketako azken fasera

El Diario Vasco

Ibarra.

Martes, 8 de junio 2021, 00:08

Lauburu Ibarra Mahala taldeak 5-1 irabazi zion Galdar FS Kanarietako taldeari Belabietan eta datorren asteburuan Torrejon de Ardozen (Madril) jokatuko den Espainiako txapelketaren azken faserako sailkatu da. Moreek oso partida serioa jokatu zuten por rota oso garesti saldu zuen talde baten aurka eta oso lehiakor aritu zen 40 minutuetan. Lan on horri esker, sailkapen historikoa lortu du talde ibartarrak eta goraipatzekoa da.

Publicidad

Etxeko taldeak partidaren pisua eramanez hasi zuen lehia. Euren aldetik, bisitariek, pista erdiko defentsa planteamenduarekin, galera lokalak eragin nahi zituzten etengabe. Partidaren amaieran, honakoa adierazi zuen Aitorrek: «Partidaren pisua eraman dugu, merezitako garaipena lortuz. Aurkariak baino gehiago proposatu dugu, horrek garaipena bermatzen ez badizu ere. Mutil hauek ausartak izan dira, sinetsi egin dute eta lan asko egin dugu denboraldi osoan, batez ere, azken aste honetan. Horri esker, merezitako saria jaso dugu. Datorren ostiralean Valladolid Tierno Galvan izango dugu aurkari Torrejon de Ardozen eta irabaztera, aurkariari baloia kentzera eta erasoan joko ikusgarria eskaintzera joango gara».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad