Lauburu Ibarrak agur esan dio Espainiako kopari. Asteburuan talde ibartarrak Valladolid Tierno taldearen aurka galdu egin du aukera hori, 2-5eko emaitzarekin partida amaitu ostean. Aitorren mutilek, denboraldi osoko joku moldeari jarraituz, ez zuten dudarik izan eta aurkariari goran presionatzea erabaki zuten. Presio horri esker, berehala etorri ziren lehen aukerak. Lehenik, Ekainen jaurtiketa bat, ondoren, Beñaten beste bat eta, azkenik, Iker Sanchezena. Horrela, taldearen lehen minutuak bikainak izan ziren, kantxara aurkaria baino hobeto sartu zela erakutsiz.
Publicidad
Aurrerago, 3. minutuan, Bolik txartel horia ikusi zuen alboko sake bat gazki burutzeagatik. Ondorioz, Ibarrako taldea baldintzatua geratu zen momentu horretatik aurrera eta presioan ez zen horren ausart ibili. Gutxinaka, aurkaria metroak irabazten joan zen. Horrelaxe lehen abaguneak sortzen hasi ziren; batez ere, Armanden bitartez. Beren pibot jokoa aprobetxatuz, lehen gerturaketa arriskutsuak egin zituzten Marcosen atera.
Horrela, 9. minutuan etorri zen lehen gola, Armanden urrutiko jaurtiketa baten bitartez. Marcosek ezin izan zuen ezer egin, baloia jokalarien artetik atera baitzen bat batean.
Ondoren, lehenbailen erreakzionatu nahi izan zuten ibartarrek eta Eñautek baloi bat lapurtu ostean ez zuen asmatu aurkariaren atea zulatzen. Talde moratuak ez zuen etsi nahi izan eta bere lanarekin jarritu zuen. Hain zuzen, Bolik abagune ederra izan zuen moretuen markagailua estrenatzeko, baina, oraingoan ere, trebe ibili zen Valladolideko Miguel atezaina.
Arevalo ez zegoen gustora kantxan ikusten ari zenarekin eta hutsartea eskatzea erabaki zuen. Itzuleran, Beñatek zutoina jo zuen urrutiko jaurtiketa batekin. Taldea erosoago sentitzen hasia zen jada. Hala ere, ez zuen luzaroz iraun Ibarrakoen erantzunak eta Diego Martinezek beste urrutiko jaurtiketa baten bitartez Marcosen atea zulatu zuen partidaren 16.minutuan. Lehen zatiko azken lau minutuetan, Aitorren mutilek minuturik desorosoenak izan zituzten eta aurkariak kontraerasoak aprobetxatuz aukera garbiak sortu zituen hirugarren gola sartzeko.
Horrelaxe iritsi zen partida atsedenaldira. Arevalok 10 minutu horiek aprobetxatu nahi izan zituen taldekideak noranzko aproposean jartzeko eta bueltan markagailua iraultzeko.
Dena den, segituan zaildu zen helburua bigarren zatiko lehen minutuan, kontraeraso baten bitartez Armandek hirugarren gola igo zuenean. Horren aurrean, Aitorren mutilek ez zuten etsi. Momentu horretan Valladolideko taldea partida lasaitzen saiatu zen eta piparreroei korri asko egitea bultzatu zien. Ibartarrak pixkana pixkana metroak irabazten joan ziren eta, falta bat baliatuz, seigarren minutuan Martinek gola egin zuen estrategia jokaldi bikain baten ostean.
Publicidad
Gogoz saiatu ziren jokalariak baina aurkariak ere arriskua sortzen jarraitzen zuen. Ibartarren momenturik hoberenak izan ziren kantxan. Baina, bigarren golaren bila zihoanean, Bolik bigarren txartela horia jaso zuen eta taldea bat gutxiagoarekin geratu zen. Aurkariak momentu hura aprobetxatuz zuen laugarren gola egiteko Roberto Vararen bitartez.
Gol horrek ez zuen talde morea kikildu eta, bigarrenez, Martinek beste gol bat sartzea lortu zuen Unax Iglesiasen pase bikain bati esker. Bi goleko aldea eta oraindik 5 minutu jokatzeke. Orduan, berriz ere hutsartea eskatzea erabaki zuen Aitorrek bosteko jokoa martxan jartzeko. Hala ere, joko horrek ez zituen ekarri nahi genituen emaitzak eta ezin izan zen aurkariaren atea zulatu. Norgehiagoka amaitzeko, Armand-ek azken gola sartu zuen 13 segundoren faltan.
Publicidad
Horrela eman zioten amaiera talde morekoek denboraldi honetako ibilbide bikainari.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.