Secciones
Servicios
Destacamos
Lauburu Ibarra Mahala Sondikan jokatu zuen Ligako zazpigarren jardunaldiko partida. Aurkaria, Hegalariak Suelbat, Aitorren arabera, 40 minututan lehiatzen dakien taldea da eta, beraz, jakitun ziren menderatzeko zaila izango zela norgehiagoka.
Hala ere, kontzentratuta joan ziren irabaztera, puntuak lortzen jarraitzeko eta, horrela, taularen goialdean mantentzeko; are gehiago, kontuan hartuta joan den asteburuan puntu bakarra lortu zutela etxean, 0-0eko berdinketaren ondoren.
Horrela, partida Marcos, Agirretxe, Iturri, Zubillaga eta Martin bostekoarekin hasi zen. Lehen sentsazioak ez ziren onak izan eta, ia lehen minutuaren barruan, ibartarrak atzetik ziren markagailuan (1-0). Ondoren, pixkanaka, taldea partidan sartzen joan zen eta Martinen eskutik lortutako gol batek beharrezko berdinketa ekarri zuen (1-1). Dena den, ondoen zeudenean, bizkaitarrek aurrea hartu zuten berriro (2-1). Ondoren, atsedenaldira heltzeko 15 segundoren faltan, berdinketa lortu zuten moreek (2-2). Oraingoan Estarbe arduratu zen esferikoa sarearen hondoan sartzeaz.
Aldageletatik itzuli ondoren, Marcos, Eñaut, Iker, Ekain eta Beñatekin hasi ginen, eta, entrena-tzaileak dioenez, denboraldiko zatirik txarrena izan zen. Etxe-koak nagusi izan ziren eta baliabide gehiago erakutsi zituzten une zailenetan. Gainera, atzetik joatearen estutasunak, lagundu beharrean, oso egoera desorekatuak eragin zituen. Modu horretara, partida beren alde erabakita uztea lortzen zuen Hegalariak-ek, behin betiko 3 eta 2-koa jarriz.
Lauburu Ibarra Mahala taldeko mutilak Belabietara itzuliko dira larunbat honetan 3 puntu ba-tzeko asmo argiarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.