Larunbat honetan gure taldeak bigarren faseari ekingo dio eta Zaragozako Pinseque taldearen bisita jasoko du Belabietan 18:30ean. Lehen fasea 1. postuan amaitu ostean, Jotaren mutilek bi aste izan dituzte aurretik datozen 8 erronka nagusien inguruan mentalizatzeko. Era berean, prozesu horretan atseden pixka bat hartu ahal izan dute, abuztutik ia gelditu gabe lehiatzen ari baitziren. Halaber, joan den larunbatean Burgosera bidaiatu zuten Juventud del Círculo taldearen aurka lagunarteko bat jokatzeko. Gure entrenatzailearen arabera, «prestakuntza mailan» lagundu zuen norgehiagokak eta «gauza asko lantzeko» balio izan zuen. Horrekin batera, larunbatean etapa gogor eta polit baten hasiera izango da. Moreek 8 partida jokatuko dituzte, 4 etxean eta beste 4 etxetik kanpo. Aurrean, 4 aurkari indartsu (Pinseque F.S, Ciudad de Guadalajara, A.D San Juan eta CD Tafatrans Vulcanizados Ruiz): 2. mailara igotzeko play off-a jokatu ahal izateko lehen bi postuetan sailkatzea edo, gutxienez, Errege Koparako txartela lortzeko lehen lau postuetan sailkatzea.
Publicidad
Lauburu Ibarra Mahala La Esperanza Rangers taldearen aurka arituko da bihar Belabietan 13:30ean. Bigarren faseko hirugarren jardunaldiari dagokio partidak eta Arevalok zuzentzen duen taldeak emaitza onak izaten jarraitzeko asmoa du.
Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 5. postuan dago 28 punturekin. Talde moreak, berriz, 48 pilatu ditu jada. Hala eta guztiz ere, maila taktikoari begira, asturiarrak «kategoriako onenak» direla adierazi du Arevalok. Gure entrenatzaileak azaldu duenez, 3-1 zein 4-0 sistema txandakatzen duen talde gogorra dira. Era berean, Diego jokalariarengan jarri du indarra, hegaleko atzelari menderatzaile eta autoritarioa, bere dohain tekniko onengatik eta indar fisikoagatik nabarmentzen dena eta erasoan etengabe mehatxatzen duena. Azkenik, «kontrako defentsa desdoitzeko asmoz gainjarreren mugimenduak etengabe lantzen dituen» talde bati egin beharko diotela aurre gaineratu du Aitorrek eta, defentsa mailan, «pistako hiru laurdenetan zein pista erdian aldaketak egiten dituztela, erasoko trantsizioetan indar handia mantentzeko gaitasuna edukiz».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.