Borrar
Herri mailako Hezkuntza plana osatuko du Udaleko hezkuntza sailak. IBARRAKO UDALA
Lehenengo Hezkuntza Plan Komunitarioa osatuko du Udalak

Ibarra

Lehenengo Hezkuntza Plan Komunitarioa osatuko du Udalak

Gaur egungo erronkei erantzun bat emateko plana izango da, eragile eta herritarrekin adostua hiru saiotan

Amaia Núñez

ibarra.

Miércoles, 17 de enero 2024, 21:34

Lehenengo Hezkuntza Plan Komunitarioa martxan jarri nahi du Ibarrako Udalak hezkuntza sailetik. Gizarteko erronka berriei erantzun bateratu bat emateko helburua du egitasmoak. Besteak beste, mugikorren erabilera, sexualitatea, klima aldaketa, euskara... landuko dira bertan.

Plana herritar eta eragileekin elkarlanean osatuko dute, Oinherri Herri hezitzaileen elkartearen aholkularitzarekin. Hiruhilabete honetan hiru saio egingo dituzte, guztiak Kultur etxean 17:00etatik 19:00etara.

Bilerak herritar guztiei irekita daude, baita herriko elkarteetako kideei, eta prozesuan parte hartzeko interesa dutenek euskara@ibarra.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute izena emateko.

Herritar zein eragileekin elkarlanean osatuko dute Hezkuntza Plan Komunitarioa, Oinherrik gidatutako saioetan

Hiru saio

Lehenengo saioa urtarrilaren 23an, asteartean, egingo dute. Egungo egoeraren laburpenetik abiatuko dira, jadanik egiten diren egitasmoak zerrendatzea, egitasmo hauek aurrera eramaten dituzten eragileak identifikatzea, eta bakoitzaren indarguneak eta ahulguneak identifikatzea erronkak definitzeko.

Bigarren saioa otsailaren 20an, asteartean, egingo dute. Hezkuntzarako herri estrategia definitzea izango da saio honetako helburua. Bertan, aukerak mahai gaineratu, testuinguru bat kokatu eta herri bezala ipar konpartitu bat eraiki, erronkak definitu eta lehentasunak adostuko dituzte. Azken saioa martxoaren 19an izango da, plangintzaren definizioarekin.

Horrela, taldeak aurrera begira izango duen maiztasuna, funtzionamendua, elkarrekin egiteko ekintza eta baliabideak identifikatuko dituzte eta plangintza partekatua definituko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lehenengo Hezkuntza Plan Komunitarioa osatuko du Udalak