Ibarra
Liburutegi tutorizatuetan izena emateko azken egunaIbarra
Liburutegi tutorizatuetan izena emateko azken egunaAmaia Núñez
IBARRA.
Lunes, 30 de septiembre 2024, 19:47
Ikasturte honetarako ere Liburutegi Tutorizatua egongo da LH5 eta LH6 bitarteko ikasleentzat. Proiektua aurrera eramateko guraso eta herritar boluntarioen sarea beharrezkoa da eta horregatik herritarrei parte hartzeko deia egiten die. Parte hartu nahi dutenek gaur dute izena emateko azken eguna.
Publicidad
Liburutegi tutorizatua pandemia garaian sortu zen eta horren baitan adin ezberdinetako ikasleak Txontxo lokalean elkartzen dira. Lokala etxeko lanak egiteko espazio seguru, inklusibo eta doakoa eskaintzea du helburu.
Proiektuak hiru zutabe nagusi ditu: ikastetxeak, udala eta familia zein hezkuntza komunitateko kideak. Boluntarioen zeregina saioak irauten duen bitartean ekitatea, elkartasuna eta elkarlaguntza sustatzea dira, izan ere, haurrek beraiek egiten dituzte beren lanak. Parte hartu nahi dutenek Ibarrako Udalaren web orrialdean dute izena emateko galdetegia.
Ikasturte honetarako kultur lantegien artean, egur taila ikastaroa emango da eta izena emateko epea luzatu egin da urriaren 4a, ostiralera bitartean. Ikastaroa astearte eta ostegunetan emango da, urritik ekainera, 18:00etatik 20:00etara. Izena ematea Ibarrako Kultur etxean egin beharko da.
'Betiko gaztetasua' lemapean, kintoen jaia antolatu du herrtar talde batek urriaren 26rako. Festa 1934 eta 1964 artean jaiotako ibartarrei zuzenduta egongo da eta parte hartu nahi dutenek izena emateko epea irekita dute 70 eurotan. Horretarako, Laboral kutxako ES50 3035 0141 8914 10022109 kontu korrontean sartu beharko da dirua, izena-abizenak eta 'kinto bazkaria' adierazita. Festa egunean, ordainagiria erakutsi beharko zaie antolatzaileei. Informazio gehiagorako 675 707 597 (Txibi) edota 660 797 074 (Julian) telefonoetara deitu daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.