Ibarra
Liburutegi tutorizatuetan parte hartzeko izena ematea irekitaSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Liburutegi tutorizatuetan parte hartzeko izena ematea irekitaAmaia Núñez
IBARRA.
Viernes, 7 de junio 2024, 20:14
Duela lau urte martxan jarri zenetik izan duen bilakaera baikorra ikusita, Udalak datorren ikasturterako Liburutegi Tutorizatuen prestaketa hasi du. Proiektua aurrera eramateko guraso eta herritar boluntarioen sarea beharrezkoa da eta horregatik herritarrei parte hartzeko deia egiten die.
Liburutegi tutorizatua pandemia garaian sortu zen proiektu komunitarioa da. Horrela, adin ezberdinetako ikasleak Txontxo lokalean elkartzen dira. Lokala etxeko lanak egiteko espazio seguru, inklusibo eta doakoa eskaintzea du helburu proiektuak.
Iaz 60 haur inguruk parte hartu zuten. Urritik ekainera astean behin elkartu dira LH5 eta 6. mailako ikasleak lanak elkarrekin egiteko. Gainera, urteotan indartzen joan da eta honen baitan tertulia filosofikoak ere antolatzen dituzte bi astean behin azken urteetan. Horrela, haurrak gai desberdinen inguruan hausnartu eta hitz egitera animatzen dituzte.
Proiektuak hiru zutabe nagusi ditu: ikastetxeak, udala eta familia zein hezkuntza komunitateko kideak. Haurren kopurua handitzen joan den arren, eskolaz kanpoko jarduera aurrera eramateko beharrezkoak diren guraso eta boluntarioak falta dira. Beraien parte hartzea ezinbestekoa da datorren ikasturtean proiektua aurrera eramateko. Boluntarioen zeregina liburutegi tutorizatuak irauten duen bitartean ekitatea, elkartasuna eta elkarlaguntza sustatzea dira, izan ere, haurrek beraiek egiten dituzte beren lanak. Parte hartu nahi dutenek Ibarrako Udalaren web orrialdean dute izena emateko galdetegia.
Galtzaundi Euskara Taldeak antolatzen duen Sormenetik Gurera egitasmoaren baitan, Xabi Solano musikaria elkarrizketatuko dute gaur larunbata Ibarrako Gaztezuloko gazteek plazan 17:30etik aurrera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.