Borrar

Maiatzaren amaieran erreka-bazterrak garbitzeko boluntarioak behar dituzte

El Diario Vasco

IBARRA.

Martes, 11 de mayo 2021, 00:18

Hilaren 28an eta 29an erreka-bazterrak garbituko ditu Udalak, eta horretan laguntzeko izena eman dezakete boluntarioek. Duela aste batzuk errekako zaborrak jaso zituzten, eta, orain, bazterretako landaredia garbituko dute. Helburua da espezie inbasoreak kentzea eta bertako landareentzako ingurua garbitzea.

Lan egiteko bi txanda izango dira: goizez eta arratsaldez. Boluntarioei asegurua egingo zaie eta, horretarako, aurrez eman beharko dituzte izen-abizenak, NAN zenbakia eta harremanetarako telefono-zenbakia.

Izen-ematea aurrez aurre edo telefonoz egin daiteke: udaletxera bertaratuz edo 943 67 11 38 telefono zenbakira deituz; kultur etxera joanez edo 943 67 03 99 deituz; edo udal-ordezkari batekin hitz eginez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maiatzaren amaieran erreka-bazterrak garbitzeko boluntarioak behar dituzte