Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Martxan da euskal emakume idazleak eta ilustratzaileak ezagutarazteko egitasmoa

El Diario Vasco

ibarra.

Martes, 20 de abril 2021, 00:06

XDatozen hiru egunetan egitasmo bat jarriko du martxan udalak euskal emakume idazleak eta ilustratzaileak bultzatzeko eta jakitera emateko. Irati Garmendia Aranburu idazleak eta Ane Arzelus Rodriguez ilustratzaileak Xomorro lapurra liburua argitaratu behar dute bien artean, eta , horren harira, erronka bat proposatu zaie 6 eta 12 urte neska-mutilei: zomorro bat marraztea.

Publicidad

Gaurtik hasita hiru bideo argitaratuko (esteka bidez) dira gida moduan: lehenik, ipuin bat kontatuko die Iratik; bigarrenik, ipuinarekin lotutako ilustrazioak nola egin erakutsiko die Anek; eta, azkenik, apirilaren 21ean, haurrei erronka aurkeztuko diete: marraztu dezatela zomorro bat.

Egiten dituzten marrazkiak Ibarrako Kultur etxean entregatu beharko dituzte apirilaren 22etik 29ra. Marrazkiari izena jarri eta izen bera duen sobre batean parte hartzailearen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa jarri beharko dituzte. Aipatutako guztia Kultur etxean utziko dute.

Maiatzaren 4tik 13ra aurkeztutako marrazki guztiekin erakusketa bat egongo da Kultur etxeko areto nagusian, eta azkeneko egunean, Iratik 'Xomorro lapurra' liburuaren hiru ale zozketatuko ditu parte hartu duten guztien artean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad