Ibarra
Mugikorrik gabeko guneak izendatu dituzte herriko hainbat txokoIbarra
Mugikorrik gabeko guneak izendatu dituzte herriko hainbat txokoIbarra
Sábado, 26 de octubre 2024, 19:17
Mugikorren erabilerak ausnarketa ugari sortu du azken urteetan, bai haurren bai helduengan duten eraginagatik. Ibarrako Udalak, Gaztezulok eta Zugatik Gugatik taldeak ekimen berria jarri dute martxan, eta horren baitan, mugikorrik gabeko guneak 'izendatu' dituzte herriko hainbat txoko. «Askota esan izan diegu gure haurrei gailu hauek ez erabiltzeko, txarrak direla haientzat, haien garapen osasuntsua oztopa dezaketela eta pantailari itsatsita dauden denboran gauza on asko gal ditzaketela. Eta hori esanda, haiek honako hau erantzun izan digute: zergatik erabiltzen dituzue zuek hainbeste?», adierazi zuten aurkezpenean.
Publicidad
Galdera horrek gogoetarako bidea eman zuen. Gaztezuloko LH5. mailako haurrekin gaiaren inguruko lanketa egin zuten. Horren baitan bozeto lehiaketa egin zuten eta guztien artean panelean jarri duten irudia aukeratu zuten. «Haurrek diseinatutako marrazkiak debekuaren ikurra daraman arren, lorez apainduta dago. Horrekin ezkortasun kutsu hori kendu nahi izan diogu eta baikortasunari eta gune osasuntsu bati egin nahi izan zaio», azaldu zuten.
Irudi honekin, mugikorraren erabilera ekiditeko panelak egin dituzte eta haurrek gehien erabiltzen dituzten herriko guneetan jarri dira: jolas parke guztietan, pilotalekuetan, ikastolako kanpoaldean, anbulategian ere. Hamabi panel guztira.
«Asmoa ez da inor mintzea, ezta epaitzea ere», azaldu zuten eta argitu zuten ekimenak «izaera sinbolikoa» duela. «Ekimen honek harreman osasuntsuak bultzatzea du helburu, helduok presenteago egotea, begiradak altxatzea eta haurrei merezi eta behar duten arreta osoa eskaintzea».
Mugikorrik gabeko espazioak «onurak» ekarriko dituela argi dute, bai helduen, baita haurren ongizatean. «Gero eta ikerketa gehiagok diote haurren eta nerabeen garapen osasuntsua oztopa dezaketela eta erabilera desegoki eta goiztiar batek osasun fisiko eta mentalean kalte larriak eragin ditzakeela», adierazi zuten.
Publicidad
Horrela, «erabilera arduratsu, osasuntsu, zentzudun eta kotziente» bat egitea sustatu nahi dute panel hauekin, «heziketan dagoelako gakoa eta helduok erabateko ardura daukagulako».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.