Ibarra
Mugiment kirol txartelarekin bat egin du Ibarrako UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Mugiment kirol txartelarekin bat egin du Ibarrako UdalakAmaia Núñez
Viernes, 10 de marzo 2023, 21:53
Kiroldegietara sartzeko sistema bateratua jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin elkarlanean, Mugiment kirol txartela izendatua. Txartel honen helburua da, nagusiki, kirola sustatzea eta herritarrei egindako kirol eskaintza handitzea, horretarako udal-instalazioen erabilera hobetuz eta, aldi berean, herritarren esku kiroldegi sare zabala utziz. Ibarrako Udalak bat egin du txartel honekin eta hemendik aurrera horren jabe direnek Belabieta kiroldegiko instalazioak erabili ahal izango ditu.
Mugiment txartela (Mugiment KTX) txartel birtual bat da, eta app baten bidez, aukera ematen die Mugiment KTX duten udalerrietako kiroldegietan abonatutako pertsonei gainerako udalerrietako instalazioak erabili ahal izateko.
Horrela, Ibarrako kiroldegian abonatutako edonork, beste herri bateko instalazioak ere erabili ahal izango ditu, Gipuzkoan zein Bizkaian. Momentu honetan 80tik gora dira ekimen honekin bat egin duten udalerriak.
Beste herrietako kiroldegietara sartu nahi izanez gero, txartel digitala eta NAN-a erakutsi beharko dira. Bertako langileak sarbidea erregistratuko du webgune batean eta erabiltzailearen gailuan egiaztapen-kode bat sartuko du baimendua dagoela adierazteko.
Abonatuek ezingo dituzte kiroldegi berriko instalazioak nahi bezala erabili, izan ere, udal bakoitzak erabakiko du zein zerbitzu, instalazio edo ikastaro irekitzen dien Mugiment KTX egitasmoaren erabiltzaileei. Beraz, udalerri bakoitzeko abonatuak beste udalen kirol instalazioetara sartu ahalko dira, gastu gehigarririk gabe, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera.
Eñaut Elorrietak 'Fantasia' diskoa, bere azken lana, aurkeztuko du datorren ostiralean, martxoaren 17an, San Bartolome elizan eskainiko duen kontzertuan. Bakarkako emanaldia izango da, formatu akustikoan. Ikuskizuna 19:30ean izango da, nahiz eta egun horretan hileta egonez gero 22:00etara atzeratuko den.
Aforo mugatua dagoenez, kontzertura joan nahi dutenek gonbidapena eskatu beharko dute. Hauek astelehen arratsaldetik aurrera banatuko dira Kultur Etxean.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazio publikoa ezartzen ari da Otarreaga 9 kaleko aparkalekuan, Sobres Izalbe enpresaren aurrealdean. Bide publikoan dago eta erabilera publikokoa izango du. Instalazioak 22 kW-ko karga-puntu bat izango du ibilgailu elektrikoentzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.