Ekintza ugari disfrutatu dituzte haurrek herrian, besteak beste, uraren eguna. IBARRAKO UDALA

Ibarra

Oporretan euskaraz udalekuetarako izena ematea ireki da dagoeneko

2014tik 2021era jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean egingo diren ekintzetan

Amaia Núñez

Ibarra

Jueves, 9 de mayo 2024, 20:17

Herriko haurrentzako Oporretan Euskaraz udaleku irekiak antolatu ditu aurten ere Ibarrako Udalak. Ekainaren 26an hasiko dira eta uztailaren 21era arte goizero elkartuko dira haurrak, goizeko 09:00etatik 13:00etara ekintza ezberdinez goza-tzeko. Udalekuetan 2014tik 2021era jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute, HH2 mailatik LH4ra.

Publicidad

Udalekuetan para hartzeko izena ematea irekita dago jada, hilaren 15era arte. Izen-emateak online egin ahal izango dira www.ibarra.eus helbidean, zein aurrez-aurre Txiribitu aisialdi taldearen lokalean, maiatzaren 14an, goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:30era.

Izena ematerakoan haurraren karnet tamainako argazkia, Osakidetzako txartelaren kopia eta kontu korrontearen zenbakiaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira izen-emate orriarekin batera. Orri hori kultur etxean eta udaletxean hartu daiteke, eta matrikula online egiten dutenek, webgunean agertzen den formularioa bete beharko dute.

Matrikularen prezioa 65,83 euro izango da seme-alaba bakarrak izena ematen badu, bi haur badira 96,54 euro izango dira eta hiru haurretik aurrera, 122,89 euro.

Irizpideak

Uda honetarako 90 plaza egongo dira udaleku irekietan. Hala ere, plazan baina haur gehiagok izena emango balute Ibarrako neska-mutil zaurgarriek izango lukete lehentasuna sartzeko eta, ondoren, gainontzeko herriko neska-mutilei zabalduko zaie aukera. Kasu honetan, plazarik geratuko ez balitz, izen-emandako haur guztiak adinaren arabera taldekatuko dira eta geratzen diren plazan baina eskaera handiagoa balitz, talde horietan zozketa egingo dute. Zozketa maiatzaren 30ean egingo da eta kanpoan geratzen diren neska-mutilekin itxaron zerrenda osatuko da.

Bestalde, Ibarrako neska-mutilak sartu ondoren lekua geratuko balitz, beste herrietako haur eta gaztetxoekin beteko litzateke, adinaren eta izena emate ordenaren arabera.

Tutoreekin bilera

Gainera, Oporretan Euskaraz udalekuak hasi aurretik, haurren guraso edo tutoreentzako bilera egingo da ekainaren 12an, udaletxeko pleno aretoan, arratsaldeko 19:00etan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad