Itsas inguruneko zabor-isuriak arazo globala bihurtu dira eta areagotzen ari dira. Europako Ingurumen Agentziaren (EIEA) arabera, urtero 10 milioi tona zabor joaten dira munduko itsaso eta ozeanoetara. Kalkulatzen da hondakin horien %20 itsas jardueretatik datorrela, eta gainerako %80a lehorretik, neurri handi batean, kontzientziazio publikorik ez dagoelako; izan ere, ibaietan amaitzen duten hondakinak kontrolik gabe isurtzen dira, eta azkenean itsasora eta ozeanoetara iristen dira.
Publicidad
Zabor sakabanatuek sortutako arazoari aurre egiteko helburuarekin, Ibarrako Udalak naturguneen zaintza gauzatzen du 2021eko otsaila geroztik. 2021eko otsaila eta urria bitartean, esaterako, Ibarrako puntu ezberdinetan kontzientziarik gabe botata utzitako zabor kopuru hauek bildu dira: plastikoa 184,685; papera 63,020; Beira 462,385; Metala 507,640 (1.222 lata); egurra 698,695; eraispeneko hondakinak 943,055; errefusa 236,820; musukoak 136; Pisu horietaz gain, honakoak ere jaso dira: pilak 25 eta 2 kotxe bateria eta 3 sofa, hozkailu bat, kotxe-gurpilak... Guztira 5.607, 375 kilo hiri hondakin sakabanatu otsailetik urrira bitartean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.