Hilak 9an jarriko da martxan Belabieta kiroldegiko eskaintza berria: pantaila bidezko kirol-klaseak. Erabilera anitzeko gelan eta Cicling gelan pantailak jarriko dituzte, eta horietan hainbat motatako klaseak jarriko dituzte erabiltzaileek jarrai ditzaten.
Publicidad
«Aurrez aurreko klaserik ez dagoenean erabilera emango diegu Cicling eta erabilera ani-tzeko gelei. Telebistetan jarriko dituzte eskolak, eta ordu bete inguruko saioak izango dira. Ordutegiaren arabera klase ezberdinak eskainiko dituzte: zunba, GAP, pilates...» azaldu du Luis Lasa Muñagorri udaleko kirol zinegotziak.
«Gaur egungo gizartean ohiturak aldatzen ari dira, eta beharrezkoa da ordutegi zabalagoak eta malguagoak eskaintzea. Telebista-sistema hori osatzeko aukera berritzailea da. Aurrez aurreko taldeak osatzea zaila izaten da batzuetan, eta eskaintzeko ditugun ordutegiak zurrun samarrak izaten dira. Aldi berean espazio horiek erabilera murritza izaten dute klase presentzialetatik kanpo eta horiei erabilera ematea interesgarria iruditu zitzaigun» esan du Lasak.
«Aukera osagarri gisa ikusten ditugu. Batetik, klase presen-tzialetan izena eman duten, baina bere orduan bertaratzeko arazoa izaten dutenentzat, ordu hori berreskuratzeko aukera berri bat da; eta, bestetik, ordutegi finkoetara lotu nahi ez edo ezin duenarentzat ere aukera da, baita gauza ezberdinak probatu nahi dituztenentzat ere» esan du Lasak. «Abenduan ate irekiak egingo dituzte, bazkideek eta edozein herritarrek probatzeko aukera izan dezaten. Web orrian zintzilikatuko dute ordutegia, herritarrek jakin dezaten ze ordutan ze klase dagoen».
Komenigarria izango da kiroldegira deitzea lekua erreserbatzeko, klaseek edukiera mugatua izango baitute. «Orokorrean, malguak izateko asmoa dugu eta erabiltzaileen zaletasunen eta beharren arabera ordutegiak eta klaseak egokitzeko hautua egin dugu. Urtarriletik aurrera, berriz, hiru hileko kuotak izango ditugu: astean bi ordu egiteko aukera 30 euroren truke (30euro/hiruhilekoa); izen ematea udaletxean egin beharko da» azaltzen du Lasak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.