Secciones
Servicios
Destacamos
Lehen porrota iritsi zitzaion Asturiasen Lauburu Ibarraren Ohorezko Jubenil mailako taldeari, La Esperanza Rangersen aurka, nahiz eta itxura ona utzi zuten. Ez ziren fin ibili azken metroetan ibartarrak eta, 49 segundoren faltan, markagailuan 3-3-ko emaitza mantendu arren, penalti bikoitz zorrotz batek eta 5x4ko jokoan egindako bi akatsek, denboraldiko lehen porrota ezagutzera eraman zituen.
Baloiaren jabetzarekin hasi zen partida talde morearentzat. Etxekoek pista erdiko zein hiru laurdenetako defentsa aldaketak egin zituzten, baloia lapurtzeko asmoz, kontraerasoan azkar atera ahal izateko. Moreak, ohiko joko posizionalarekin, haiek erabilitako defentsa gainditzen saiatzen ziren, lerroen arteko jokoa asko menderatuz eta bira azkarrak eginez. Baloia azkar mugitzea zen asmoa, alboko eta erdiko bideetan abantailak sortzeko. Horrela, partidako 5.minutuan, Martin Ibarbiak 0-1ekoa jarri zuen markagailuan, hegaleko sake bat jaso eta jokaldia arrakastaz amaituz. Talde bisitariak sentsazio oso onak transmititzen zituen erasoan eta defentsan.
Bestalde, bertakoak, konbinazio laburrekin eta beren joko bereizgarriarekin, Marcosek defendatutako atean min egiten saiatzen ziren. Hala ere, defentsa altuak zein baxuak egiteko gai izan ziren Ibarrakoak eta, ahal zuten bakoitzean, baloirik gabe egiten zuten korri, bizkarra irabazteko helburuarekin. Horri esker, partidako 13. minutuan, Eñaut Gilek bikain burutu zuen talde ekintza bat, 0-2koa eginez markagailuan. Piparreroak ezin hobeto ari ziren eraso posizionalean. Hala ere, kirol honetan garrantzitsua da emaitzari dagokionez distantziak handitzea eta hura laburra zen oraindik ere.
Horretaz jakitun izanda ere, lehen zatiko 17-18 minutu neketsuan, etxeko taldeak partida berdintzea lortu zuen. Lehen gola kontraerasoan ondo egindako ekintza batetik etorri zen eta bigarrena, berriz, eraso posizional on baten ostean (2-2). Atsedenaldirako bi minutu falta zirela, lortutako abantaila guztia ezerezean geratu zen. Kolpe morala mingarria izan zen eta emaitza horrekin amaitu zen lehen zatia.
Atsedenaldian animoa altxatu ostean, Arevaloren taldea partidaren bila atera zen, jokoaren erritmoa igoz. Dena den, bigarren zatiko 6. minutuan, zorte gutxiko akzio batean, aurkari batek Beñaten pasea zapuztu eta errebotea Marcosen atean sartu zen (3-2).
Asturiarrak aurreratu baziren ere, partida asko geratzen zen eta moreek, erasoko ideia argiekin, 15 metrotan botilaratzen zituzten etxekoak. Aukerak bata bestearen atzetik zetozen, baina bertako atezainak bere lan ikaragarria mantendu zuen. Aurrerago, bi minuturen faltan, gipuzkoarrak berdinketa lortu zuten Martin Ibarbiaren bitartez (3 eta 3). Irabaztea posible zirudienean, 5 faltekin egoteak jokoa baldintzatu zion Lauburu Ibarra Mahalari; izan ere, 49 segundoren faltan, penalti bikoitz bat ondo gauzatzen zuten etxekoek 4-3koa jartzeko. 5en jokoaren aldeko apustua egin zuten ibartarrek, baina ez ziren fin ibili eta, bi galeratan, markagailuak 6 eta 3koa islatu zuen.
Partidaren amaieran entrenatzaileak adierazi zuenez «porrota jaso arren, pozik nago egindako partidagatik. Oso fase onak egon dira baloiarekin eta, gaur irabazi ez badugu, izan dugun minutu neketsu batengatik izan da. Alderdi plana oso ondo gauzatu dugu. Taldea oso ondo ikusi dut baloiarekin, baina defentsan, ezin izan dute ohiko jokoa garatu».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.