Secciones
Servicios
Destacamos
Haurrei eta gazteei bereziki zuzendutako egitarau berezia prestatu du Udalak Pazko asterako. Ikuskizunetara joateko, beharrezkoa izango da diseinatutako protokoloa errespetatzea.
Asteartean, apirilak 6, 'Futbolariak eta printzesak' antzezlana Eidabe taldeak egingo du ikuskizuna, eta 17:00etan hasiko da Belabieta kiroldegian. Emanaldia 6 eta 14 urte bitarteko haur zein gazteei dago zuzenduta.
Topiko sexistekin hautsi nahi duen komedia azkarra da. Esketx moduko eszena laburretan zehar, parekidetasunean bizitzea zailtzen duten egoerak umorez agerian utziko dituzte, antzerki-jolasa eta musika lagun dutela.
Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei, inork esan gabe nola jokatu behar duten; mutila izateagatik futbolean jokatu behar duen ala neska izateagatik printzesak atsegin behar dituen.
Barrea mundua iraultzeko modurik ederrena izan daiteke, sekula samurtasuna ahaztu gabe, gure sentimenduek egiten baikaituzte aske. Eta horixe izan nahi dute, hain zuzen ere, Lurrek eta Odeik, libre, nahi duten hori adierazi, bizi eta sentitzeko, inposaketa eta etiketa sexistarik gabe mundu aske batean.
Ostegunean, apirilak 8, 'Eureka!' antzerkia, magia eta ilusionismo ikuskizuna. Emanaldia 6 eta 12 urte bitartekoei dago zuzenduta. Belabieta kiroldegian izango da, 17:00etan. 'Eureka!' antzerkia' magia eta ilusionismoa uztartzen dituen ikuskizuna muntaia harrigarri batekin, haurrek eta ez hain haurrek asmakizunen eta zientziaren munduan interesa bereganatuko dute. Gargot irakaslea eta Ladelai magoa izango dira ikuskizun dibertigarri eta ero hau publikoari ezagutzera emateaz familia osoak gozatuko duena.
Aste Santua dela eta, Ibarrako Kultur etxeko ordutegia aldatuko da datozen egunetan. Apirileko 1, 2 eta 5 egunetan itxita egongo da. Ostera, apirilaren 6an eta 8an goizez bakarrik egongo da irekita. Ordutegia honakoa izango da: goizetan 10:30etatik 13:00etara eta arratsaldeetan 16:30etatik 19:30etara.
Datozen hamabost egunetan ezingo dira erabili Euskal Herria kaleko 51 eta 53 eraikinen pareko aparkalekuak. Azken bi urteetan Gipuzkoako Urak saneamendu-hodiak berritzen aritu da, eta lan horien azken fasea egingo dute Euskal Herria kalean. Lanak egiteko, ordea, beharrezkoa da aparkalekuak behin-behinean ixtea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.