Secciones
Servicios
Destacamos
Euskal Ligako Lauburu Ibarra Mahala taldea Bilbora joan zen asteburuan Leioa Ibarakiren aurka Ligako 12. jardunaldia jokatzera. Taldearen entrenatzailearen arabera, norgehiagoka aukera paregabea zen moreak taulako lehen postuan jartzeko. Hala ere, taldea esku-hutsik bieñtati zen Ibarrara 3-2ko markagailuarekin.
«Mutilak nagusi izan ziren posizio-jokoan, baina fin jokatzea falta izan zitzaien amaieran», azaldu zuen partida bukatzean Aitor Arevalo entranatzaileak. «Gauza batzuk gustatu» zitzaizkiola azaldu zuen, baina, «horren aurrean, aurkaria eraginkorra izan zen eta ibartarren akatsez baliatzen jakin zuen. Horrela, gaizki defendatutako hegaleko sake batek, gaizki mailakatutako falta batek eta gaizki defendatutako trantsizio batek lokalen alde jartzen zuen elektronikoa». Aldeko bi golei dagokienez, Unai eta Estarbe izan ziren horien arduradunak.
«Porrot eta garaipen guztietatik ikasten da», azpimarratu zuen Aitorrek. «Larunbatean minduta joan ginen eta emozioak kontrolatzen ikasi behar dugu. Kritikoak izaten ere jakin behar da, adibidez, xehetasun horiengatik golak sartzen dituzunean edo markagailuari buelta eman bezain laster gol bat jasotzen uzten duzunean. Ona da fase horiei buruzko hausnarketa egitea, beste alderdi batzuentzat ikuspegi globala izaten saiatzeko», gainera-tzen zuen.
Garaipenaren bidera itzuli eta gora begiratzeko asmo argiarekin, Euskal Ligako mutilak Belabietara itzuliko dira asteburu honetan. Arcada en la grada FS-ren bisita jasoko dute arratsaldeko 16:00etan, sailkapeneko azken postuan dagoen talde arabarra.
Lan gogorreko astea, beraz, etxean 3 puntu batu eta lehen postu horiengatik borrokatzeko. 3 puntuk bakarrik urruntzen dituzte gipuzkoarrak lehen sailkatuarengandik, beraz, pauso bakarrera gaude! Zaletu guztiak gonbidatzen ditugu Belabietan areto futboleko arratsalde on bat igarotzera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.