30 postu baino gehiago izango dira igandean bueltan den Ibarrako azokan

El Diario Vasco

IBARRA.

Miércoles, 15 de septiembre 2021, 00:10

Bueltan da Ibarrako Azoka. Iaz etenaldia izan zuen egoerak hala behartuta; aurten ere egoerak bultzatuta beste urte batzuetan baino xumeagoa izango da, baina egitea erabaki dute. Udalak eta Hauspoa elkarteak ahalegina egin dute aurtengoa aurrera atera dadin, eta txikiagoa bada ere anitza izan dadin.

Publicidad

Gune bakarrean egingo dute azoka: Emeterio Arrese plazan eta Erraketistak frontoian. Guztira 30 postu baino gehiago bilduko dira igandean eta denetariko salgaiak eskainiko dituzte, besteak beste, elikagaiak, artisauatza-produktuak eta, jakina, piperrak.

Azokan aukera izango da aparteko artisau-produktuak ikusteko eta erosteko, eskuz egindako lanak baitira. Elikagaiei dagokienez, ekoizpen ekologikoaren eta jasangarriaren alde egin du Udalak, helburu izanik produktuak zuzenean herritarrengana iristea bertako ekoizleen eskuetatik.

Neurri zorrotzak

Covid-19a dela-eta, azokan lekurik gabe geratu dira hainbat lagun, zeinak gure artean izan diren urte askotan. Ibarrako Udaletik jakitera eman dutenez, aurrerago parte hartzeko aukera izango dute, aurtengoa ez baita izango azokaren azken urtea.

Bestalde, segurtasun-protokoloaren arabera, azoka-gunean ezingo dira elikagaiak dastatu, musukoa jarrita eraman beharko da uneoro, tarteak zaindu beharko dira eta pilaketak saihestu. Igandean bertan boluntario talde bat arituko da argibideak ematen azokara joandakoei.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad