Borrar
Aurtengo San Bartolome jaien antolakuntza aurrera doa. Amaia Núñez
San Bartolome jaietako diseinu lehiaketa martxan

Ibarra

San Bartolome jaietako diseinu lehiaketa martxan

Amaia Núñez

Lunes, 22 de mayo 2023, 21:51

Ibarrako Jai batzordeak jaietako esku-programaren azala eta kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Parte hartu nahi dutenek, lanak aurkezteko epea irekita dago jada. Irabazleak 300 euroko saria eskuratuko du.

Kartelean 'Ibarrako jaiak 2023' testua egon beharko da lan guztietan, ondo nabarmenduta, eta Ibarrako jaiekin zerikusia duen ezaugarri edo irudiren bat adierazita agertu beharko da. Gainera, generoaren irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.

Esku-programaren azalak 21x21 zentimetroko neurria du eta aurkeztutako diseinua tamaina horretakoa edo proportzionala izan beharko da.

Diseinurako erabitzen den teknika librea da, baina paperean edo euskarri gogor batean aurkeztu beharko da, 21x21 cm-ko tamainan edo proportzionalean. Horretaz gain, formatu digitalean ere aurkeztu beharko da jpg formatuan, tamaina berean eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioarekin.

Aurkeztutako lan guztiak originalak eta beste inon aurkeztu gabeak izan beharko dira. Ibarrako Kultur Etxean aurkeztu beharko dira ekainaren 16ko 13:00ak baina lehen. Lanarekin batera, kartazal itxi batean emango dira egilearen datuak, izen-abizenak, helbidez, NAN zenbakia, adina eta telefonoa. Kartazalaren kanpoaldean eta lanaren atzealdean goitizena idatziko da. Informazio gehiagorako Kultur Etxera deitu beharko da, 943 67 03 99 telefono zenbakira. Epaimahaia bost pertsonak osatuko dute.

Gainera, lehiaketara aurkeztutako lanak Udalak jendaurrean erakutsi ahal izango ditu. Hala ere, espazio eta egutegiagatik, epaimahaiak aukeratuko du aurkeztutako guztien artean zeintzuk egongo diren erakusketan, beti ere, kalitate artistikoa kontuan hartuta.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Bartolome jaietako diseinu lehiaketa martxan