Ibarra
San Bartolome jaietako diseinu lehiaketa martxan daIbarra
San Bartolome jaietako diseinu lehiaketa martxan daAmaia Núñez
IBARRA.
Miércoles, 24 de abril 2024, 20:56
Ibarrako Jai batzordeak jaietako esku-programaren azala eta kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Hamasei urtetik gorako pertsona guztiek aurkeztu ditzakete lanak. Bakoitzak gehienez bi diseinu aurkeztu ahal izango ditu.
Publicidad
Kartelean 'Ibarrako jaiak 2024' testua egon beharko da lan guztietan, ondo nabarmenduta, eta Ibarrako jaiekin zerikusia duen ezaugarri edo irudiren bat adierazita agertu beharko da. Gainera, generoaren irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.
Esku-programaren azalak 21x21 zentimetroko neurria du eta aurkeztutako diseinua tamaina horretakoa edo proportzionala izan beharko da.
Diseinurako erabitzen den teknika librea da, baina paperean edo euskarri gogor batean aurkeztu beharko da, 21x21 cm-ko tamainan edo proportzionalean. Horretaz gain, formatu digitalean ere aurkeztu beharko da jpg gisa, tamaina berean eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioarekin.
Aurkeztutako lan guztiak originalak eta beste inon aurkeztu gabeak izan beharko dira. Ibarrako Kultur Etxean aurkeztu beharko dira ekainaren 14ko 13:00ak baina lehen. Lanarekin batera, kartazal itxi batean emango dira egilearen datuak, izen-abizenak, helbidez, NAN zenbakia, adina eta telefonoa. Kartazalaren kanpoaldean eta lanaren atzealdean goitizena idatziko da.
Informazio gehiagorako Kultur Etxera deitu beharko da, 943 67 03 99 telefono zenbakira. Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute eta beraien erabakia apelaezina izango da. Irabazleak 300 euroko saria eskuratuko du.
Publicidad
Gainera, lehiaketara aurkeztutako lanak Udalak jendaurrean erakutsi ahal izango ditu. Hala ere, espazio eta egutegiagatik, epaimahaiak aukeratuko du aurkeztutako guztien artean zeintzuk egongo diren erakusketan, beti ere, kalitate artistikoa kontuan hartuta.
El jefe de la Policía Municipal de Ibarra ofrecerá una charla en el local de jubilados Bizi-Nahi hoy jueves, a las 16.30 horas. En la charla hablará sobre robos, seguridad ciudadana y cómo actuar ante situaciones de inseguridad.
Publicidad
Además, la directiva recuerda que la segunda parte del viaje a Extremadura se abonará del 6 al 15 de mayo. Los socios inscritos deberán abonar 480 euros y los no socios 500 euros.
Asimismo, informan que han abierto las inscripciones para el viaje a Peñíscola que se realizará del 27 de septiembre al 2 de octubre. Los interesados pueden pasar por la oficina a dar el nombre y abonar 50 euros como adelanto.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.