Ibarra
San Bartolome jaietan murgiltzeko prest IbarranIbarra
San Bartolome jaietan murgiltzeko prest IbarranAmaia Núñez
Ibarra
Jueves, 17 de agosto 2023, 21:23
Datorren asteazkenean Ibarra jaietan murgilduko da bost egunetarako. Aurten ere adin guztietara zuzendutako egitaraua prestatu du jai batzordeak. Suziria bota aurretik, hala ere, asteartean Sendi ekintza elkartearen eskutik San Bartolome zozketa egingo da 22:30ean plazan.
Publicidad
Hilaren 23an, Ibarra eta Villabonako erraldoien eta buruhandien konpartsaren kalejirak emango dio hasiera egitarauari 10:30ean. Ondoren, San Bartolome bozeto lehiaketako eta Diseinu lehiaketako sari banaketa egingo da San Bartolome plazan. Segidan gazte kuadrillak elkartuko dira plazan eta eguerdian suziria jaurtiko du Euskara taldeak. Ondoren, Ibarrako erraldoien eta buruhandien konpartsarekin batera, gazte kuadrillek kalejira egingo dute. Jarraian, kuadrillen bazkaria egingo da San Bartolome plazan herriko gurasoen eskutik eta ondoren, haur eta gazteentzako jokoak antolatuko ditu Txiribitu Aisialdi taldeak bertan. 17:00etan sokadun bigantxak izango dira Beheko Bideko zelaian hamasei urtetik gorakoentzat bakarrik. Jarraian, sagardo-dastaketa egingo da San Bartolome plazan eta 19:00etan San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea elizan. 21:00etan herri-afaria egingo da plazan eta 21:30ean Xaibor diskofesta hasiko da Emeterio Arrese parkean. 22:30ean zezensuzkoa egingo da plazan eta gauerditik aurrera Zopilotes Txirriaos taldearen emanaldia.
Ostegunean herriko zaindariaren eguna ospatuko dute. Goizean herriko txistularien dianak emango dio hasiera egunari. 10:30ean meza nagusia eskainiko da elizan eta 11:30ean haurren danborrada egingo da Iraunkorrak txarangak lagunduta. Eguerdian piparrak eta tomateak eskainiko dituzte herriko baratzezainek eta Ibarlur Piparra Kooperatibak eta Txumitxak plazan. Arratsaldean, bertso-saioa egingo da 18:00etan Emeterio Arrese parkean Oihana Iguaran, Unai Mendizabal, Iñigo Gorostarzu, Amaia Agirre eta Jexuxmari Irazurekin. Joanes Zubia arituko da gai-jartzaile lanetan. Jarraian, helduen danborrada aterako da herriko kaleetan barrena. 22:30ean zezensuzkoa izango da plazan eta segidan Andoni Ollokiegi abeslariaren emanaldia, erretiratuen elkartearen aurrealdeko plazan. Jarraian, Little Martin Selektah eta Lilith Selektah DJ-en emanaldia, plazan. Gainera, afalostean, helduen danborradaren kalejira Iraunkorrak txarangarekin batera.
Abuztuaren 25ean, ostiralean, Giroarte dultzaina taldearen eskutik diana egingo da 9:00etan eta 10:30ean Ibarrako buruhandien konpartsa abiatuko da plazatik kalejiran. Jarraian, 'Prudentxi eta Ziriako' kale-antzerkia eskainiko da herriko kaleetan zehar, Hauspoa Kultur Elkartearen eskutik. 14:30ean txekor-jatea egingo da Emeterio Arrese parkean Sendi Ekintzaren eskutik. Arratsaldean, haur eta nerabeentzat ur-parkea eta puzgarriak egongo dira Azkueko plazan. Gainera, 19:00etan Zo-Zongó! taldearekin kalejira abiatuko da plazatik. 22:30ean zezensuzkoa izango da plazan eta segidan Dj Andoniren emanaldia Txumitxa atzealdeko plazan. Era berean, Laket taldearen kontzertua izango da plazan 23:30etik aurrera.
Hurrengo larunbatean, kirolaren eguna izango da San Bartolome jaietan. Diana Loatzo musika eskolako trikitilariek eskainiko dute eta ondoren Toka eta bola txapelketa antolatuko da Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik. 10:00etan helduen txapelketa hasiko da eta 11:00etan haurrena. Gainera, haurrentzako 4x4 futbol txapelketa antolatuko du Emeterio Arrese parkean Lauburu Kirol Elkarteak 10:30etik aurrera eta ondoren, leku berean, hurrentzat herri-kirolak Ibarrako gurasoen eskutik. 11:00etan Erretiratuentzako hamaiketakoa eskainiko da Bizi Nahi elkartean.
Publicidad
Arratsaldean, Zirika Zirkus taldeak 'Aurkitu gabeko altxorra' aurkeztuko du Erraketistak pilotalekuan. Jarraian, bolei txapelketako finalaurrekoak eta finalak jokatuko dira San Bartolome plazan. 19:00etatik aurrera herri-kirol ezberdinak probatzeko saioa antolatuko du Ibarrako sokatira taldeak. 22:30ean zezensuzkoa izango da plazan eta segidan Alurr Dantza Taldearen 'Laia' emanaldia, Emeterio Arrese parkean. Gauerdian Iratzar taldearekin erromeria plazan. Gainera, bertan eraso sexistarik gabeko gunea egongo da goizeko 03:00ak arte.
Hilaren 27an, kuadrillen egunarekin agurtuko dituzte festak. Giroarte dultzaina taldearekin hasiko dute egitaraua eta 11:30ean kuadrillak San Bartolome plazan elkartuko dira. Jarraian, 'Oañe badeu' kuadrilla berriari ongi-etorria egingo diote, kuadrillen txupinazoa eta brindisarekin plazan. Eguerdian, kuadrilen kalejira hasiko da Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaina taldearekin, eta ondoren, bazkaria izango dute Emeterio Arrese parkean 'Etxea nitxek' lagun-taldeak antolatuta.
Publicidad
Arratsaldean, Dj Bullekin kalejira egingo dute 17:30etatik aurrera. Gainera, sokadun bigantxak izango dira hamasei urtetik gorakoentzat Beheko bideko zelaian 18:00etan. 22:30ean hasita zezensuzkoa izango da plazan eta segidan Muxutruk taldearekin dantzaldia.
Gauerdian, 'Desfasatuak' kuadrillak piparra osasun etxetik San Bartolome plazaraino eramango du eta, ondoren, erre egingo dute. Jarraian, Muxutruk taldearekin dantzaldiak jarraituko du San Bartolome plazan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Te puede interesar
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.