Ibarra
San Bartolome jaietarako bozeto lehiaketa antolatu du Jai batzordeakSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
San Bartolome jaietarako bozeto lehiaketa antolatu du Jai batzordeakA. NÚÑEZ
ibarra.
Martes, 9 de mayo 2023, 21:56
Ibarrako Kultura ba-tzordeak aurtengo San Bartolome jaietako marrazki lehiaketa antolatu du. Aurkeztuako irudien artean Jai Batzordeak jai-egitarauean argitaratuko diren marrazkiak aukeratuko ditu. Gaia librea izango da baina, hori bai, marrazkiek herriko jaiekin zerikusia izan beharko dute. Bakoitzak nahi duen teknika erabili ahal izango du.
Ibarran bizi edo ikasten duten haur eta gazte guztiek parte hartu dezakete, bi mailatan banatuta: LH1etik 6rakoak eta DBH1 eta 2ko ikasleak. Marrazkien formatua A4 neurrikoa izango da eta bertikalean. Lanek 'Sanbartolomeak 2023' adierazpena eta Ibarrako armarria (edo berau jartzeko lekua utzita) eduki behar dituzte, egilearen izenik edota adierazpenik gabe.
Marrazkiak gutun-azal itxi batean entregatu behar dira, eta hor adierazi beharko dira izen-abizenak, helbidea, telefonoa, jaio-tze data, ikastetxea eta maila.
Lehiaketa martxan da eta lanak Ibarrako Kultur Etxean entregatu beharko dira ekainaren 16a baina lehen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.