Ibarra
Seme-alaben autoestimuaren inguruko hitzaldia eskainiko daSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Seme-alaben autoestimuaren inguruko hitzaldia eskainiko daTreba gurasoak ekimenaren hirugarren edizioa egingo da aurten Ibarrako Udalak eta Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak antolatuta. Horren baitan, 'Seme-alaben autoestimua elikatzen' hitzaldia eskainiko du otsailaren 5ean, Nerea Mendizabalek.
Saioa Txontxo lokalean egingo da 17:30ean eta haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta egongo da. Hitzaldia doan izango da, baina joan nahi dutenek Gaztezulon edo Kultur Etxean eman beharko dute izena, 943.670.399 telefonora deituta edo 688.810.300 zenbakira whatsapp mezua bidalita. Otsailak 1a izango da izena emateko azken eguna.
Nerea Mendizabal komunikazio ez bortitzeko trebatzailea da, psikopedagogoa, Gizarte Hezkuntzan diplomatua eta haur-masajeko hezitzailea. Era berean, Zutani jolasaren sortu zuen, eta 'Elkarrekin hazi' eta 'Jirafa Hizkuntza' liburuen egilea da, KEBeko bizipen-prozesuan oinarritutako materiala, eta bere xedea da lotura emozionala lantzea, gatazken ebazpena erraztuz.
Treba Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.
Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza edo sostengu horrek, ordea, ez du izan behar konpontzailea edo terapeutikoa bakarrik; aitzitik, helburu prebentiboa izan behar du, eta familiako kide guztien garapena sustatu.
Gurasoei laguntza hori emateko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendari-tzak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogiko bat osatu zuen. Aurreko ikasturtean programa honen bigarren edizioa egin zen: gurasoei beren seme-alaben heziketa-prozesuan laguntzeko 103 hitzaldi eta tailer antolatu ziren Gipuzkoako 48 udalerritan. Hezkuntza-jarduera horiek elkarlanean garatu zituzten Gipuzkoako Foru Aldundiak, udaletako haur, nerabe eta gazteen sailek, guraso-elkarteek, ikastetxeek eta beste hainbat eragilek. Guztira, 2.493 gurasok hartu zuten parte, eta beren batez besteko balorazioa oso ona izan zen, 9,20koa hain zuzen ere.
El club Bizi Nahi acogerá una charla, impartida por Osakidetza, sobre toda clase de caídas el próximo miércoles, 24 de enero. La ponencia será a las 16.30 y estará abierta a todos los que quieran asistir.
Además, el Campeonato social de cartas se organizará este año del 26 de febrero al 2 de marzo. Los interesados en participar deberán pasar por la oficina.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.