Secciones
Servicios
Destacamos
H
erri bizia da Ibarra. Piparra da herriko ikurra eta, horrek ematen duen biziagatik edo, mugimendurik ez da falta bertan: dantza, areto futbola, elkartasun taldea, abesbatza, Bizi-Nahi elkartea… baita sokatira taldea ere. «Herri alai eta bizia da», laburtzen du Oihane Sarasolak.
Ibarrako sokatira taldeko kidea da Sarasola, emakumeen taldeko beteranoenetakoa, sortu zenetik ama izateko bakarrik aldendu baita. «Beti izan naiz nahiko saltsera eta herriko festetan beti parte hartu izan dut ekintzak antolatzen. Urte batean erabaki zen nesken sokatira desafio bat egitea. Hau da, Ibarrako neskak Tolosakoen kontra. Aurreko urteetan mutilak aritu ziren».
2009ko uda zen, abuztuko San Bartolome festetarako taldea sortu eta entrenatu zuten. «Ibarrak irabazi zuen», gogoratzen du harro. Baina talde berri hura ez zen hor geratu. Mutilen taldeko presidentea zen Eugenio Lopetegik jarraitzera animatu zituen eta hilabete batzuk geroago, urte hartako abenduan, beraien lehenengo txapelketan parte hartu zuten.
Ordutik, sokatira taldea familia txiki bat bihurtu da. «Esfortzua suposatzen du, entrenatzera joatea, fisikoa aparte zure kontura egitea, lana, amak ere bagara…», nabarmentzen du. Hala ere, horren guztiaren gainetik kirol «oso konpletoa» dela azpimarratzen du. «Asko eman dit. Talde kirola da eta ni oso talde-kirolzalea naiz. Oso giro ona daukagu eta horrek bultzatzen zaitu eta indartzen zaitu joatera, taldean egotera, elkarrekin egotera…». Gaur egun, hamaika emakumek osatzen dute taldea, Javier Otermin entrenatzailearekin batera aritzen direnak. Emakume zein gizonek astean bitan entrenatzen dute eta, beste egun batean, elkarrekin aritzen dira saio mistoak lantzeko.
Gainera, sokatirari esker herri eta txoko ugari ezagutzeko aukera izan dute. «Kristoren aukera izan da eta esperientzia hori bizitzea ere izugarria izan da, oso ederra». Euskal Herritik kanpora ere hainbat aldiz parte hartu dute, kirol honen beste errealitate batzuetara gerturatu ahal izan dira. «Beste tiralari batzuk ezagutzea eta jakitea sokatira ez dela Euskal Herrian bakarrik existitzen. Mundu mailan existitzen dela, oso maila onean gainera. Esperientzia hori bizitzea gauza izugarria izan da».
IBARRA
Comarca:
Tolosaldea
Habitantes:
4.074
Euskaldunes (2021):
68,53 %
794,15 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
7,1 %
Renta personal (2021):
23.046 €
Altitud:
75 m.
Superficie:
513 Ha
IBARRA
Tolosaldea
Comarca:
Habitantes:
4.074
Euskaldunes (2021):
68,53 %
794,15 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
7,1 %
Renta personal (2021):
23.046 €
Altitud:
75 m.
Superficie:
513 Ha
IBARRA
Comarca:
Tolosaldea
Habitantes:
4.074
Euskaldunes (2021):
68,53 %
794,15 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
7,1 %
Renta personal (2021):
23.046 €
Altitud:
75 m.
Superficie:
513 Ha
IBARRA
Comarca:
Tolosaldea
Habitantes:
4.074
Euskaldunes (2021):
68,53 %
794,15 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
7,1 %
Renta personal (2021):
23.046 €
Altitud:
75 m.
Superficie:
513 Ha
Etxera bueltan, berriz, zailtasunak ditu herriko bere txoko gogokoena aukeratzerakoan. «Ibarrak leku kuttun asko ditu. Garaian garaikoak. Haurra nintzenean plaza hau oso berezia zen. Gero urte batzuk geroago Ikastola inguruan bagenuen gure depositoa eta Itzetan zelaia ere bai oso kuttuna genuena; Izaskun da leku zoragarria…», dio.
Guztien artean, «bat aukeratzekotan» plazarekin geratzen da. «Plaza honek bizi asko eman dit, bai umetan, bai gaztetan, baita gaur egun ere. Hemen pasatzen ditut ordu asko nire alabekin. Festak eta herrian gauza asko plazan egiten ditugu. Plaza honek bizi asko du herrian eta bat aukeratzekoetan honekin geratzen naiz».
- – Nolakoa da Ibarra?
– Oso herri bizia da, ondo kokatua. Estrategikoki dena gertu daukagu eta herri alaia eta bizia da. Pozik bizi daitekeen herri bat. Hemen oso ondo bizi daiteke.
- – Zer Ibarran bizitzearen hoberena?
– Herri txikia dela, dena eskura daukagu. Gertu gaude inguruko beste herriekiko eta elkar ezagutzen gara. Bizitzeko, hazteko eta hezteko oso leku egokia da.
- – Eta txarrena?
– Denak ezagutzen garela, onerako eta txarrerako. Denataz enteratzen garela.
- – Zein da herriko leku kuttunena?
– Denak ezagutzen garela, onerako eta txarrerako. Denataz enteratzen garela.
(48-88)
Publicidad
Fermín Apezteguia y Josemi Benítez
Fernando Morales y Álex Sánchez
Óscar Beltrán de Otálora y Gonzalo de las Heras
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.