Ibarra
Sorpresaz betetako jaien hasieraSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Sorpresaz betetako jaien hasieraHamar erraldoiek eta beste hainbeste buruhandi eta ipotxek egiten zieten harrera San Bartolome plazara jaien hasiera ikustera gerturatzen zirenei. Bartola eta Bartolo ibartarrak Pasaia, Villabona eta Fal·lera Gironinako konpartsetakoekin batera ikusteko aukera egon da. Hamabiak puntuan, danborradako ordezkariek bota dute pregoia, bertsotan. Hala ere, erraldoi eta buruhandiak txarangak girotuta kalejiran abiatu aurretik, sorpresa izan da bertaratu guztientzat: bi erraldoi berri aurkeztu dira.
Dantza artean iritsi dira plazara kide berriak. Igor Zapirain alkateak azaldu duenez, iaz herritar talde batek gazte batzuen laguntzarekin hasitako lanketaren emaitza izan da. Ibarrako buruhandi eta erraldoiak ateratzeko ideiarekin. Izan ere, dantzatzeko pisu gehiegi zuten eta eraberritzea zen helburua. Asteazken honetan, plazan ondo moldatzen direla erakutsi dute Bartola eta Bartolok, txupinazoaren ondoren eskaini duten emanaldian. Hemendik aurrera, dantza-lagun berriak izango dituzte, 40 kilo inguru dutenak.
Erraldoi berriek harrera beroa jaso dute eta, ondoren, lau konpartsetako kideak kalejira egin dute. Haur eta gazteek ederki pasa dute buruhandien aurretik korrika.
Arratsaldean egingo den helduen danborrada dela eta, Euskal Herria kalea itxita egongo da ibilgailuentzako 19:30etik 21:30era bitartean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.