Fal·lera Gironina taldeko musikariak kalejiraren hasieran. A. NÚÑEZ

Ibarra

Sorpresaz betetako jaien hasiera

Erraldoi berriak aurkeztu dituzte, Bartola eta Bartolo, eta Pasaia, Villabona eta Fal·lera Gironinakoekin kalejira egin dutenak

Amaia Núñez

Ibarra

Miércoles, 21 de agosto 2024, 20:04

Hamar erraldoiek eta beste hainbeste buruhandi eta ipotxek egiten zieten harrera San Bartolome plazara jaien hasiera ikustera gerturatzen zirenei. Bartola eta Bartolo ibartarrak Pasaia, Villabona eta Fal·lera Gironinako konpartsetakoekin batera ikusteko aukera egon da. Hamabiak puntuan, danborradako ordezkariek bota dute pregoia, bertsotan. Hala ere, erraldoi eta buruhandiak txarangak girotuta kalejiran abiatu aurretik, sorpresa izan da bertaratu guztientzat: bi erraldoi berri aurkeztu dira.

Publicidad

Dantza artean iritsi dira plazara kide berriak. Igor Zapirain alkateak azaldu duenez, iaz herritar talde batek gazte batzuen laguntzarekin hasitako lanketaren emaitza izan da. Ibarrako buruhandi eta erraldoiak ateratzeko ideiarekin. Izan ere, dantzatzeko pisu gehiegi zuten eta eraberritzea zen helburua. Asteazken honetan, plazan ondo moldatzen direla erakutsi dute Bartola eta Bartolok, txupinazoaren ondoren eskaini duten emanaldian. Hemendik aurrera, dantza-lagun berriak izango dituzte, 40 kilo inguru dutenak.

Erraldoi berriek harrera beroa jaso dute eta, ondoren, lau konpartsetako kideak kalejira egin dute. Haur eta gazteek ederki pasa dute buruhandien aurretik korrika.

Ostegunean errepidea itxita

Arratsaldean egingo den helduen danborrada dela eta, Euskal Herria kalea itxita egongo da ibilgailuentzako 19:30etik 21:30era bitartean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad