Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Alurr dantza taldearen kideak eta Uzturpe ikastolaren ordezkariak txupinazoa piztu aurretik.
Txupinazoa eta gero jai giroa nagusi Ibarran

Txupinazoa eta gero jai giroa nagusi Ibarran

El Diario Vasco

Ibarra.

Martes, 23 de agosto 2022

Alurr dantza taldearen eta Uzturpe ikastolaren ordezkariek piztu zuten atzo suziria Ibarran. Udaletxeko balkoian eman zitzaien hasiera aurtengo San Bartolome jaiei, plaza jendez gainezka zela. Festa hasi aurretik, Gazte kuadrilak bertan elkartu ziren eta sumatzen zen parranda egiteko gogoa zutela bi urte eta gero. Gogo hori jarraituz, txupina lehertu eta gero, musika nagusitu zen herriko plazan. Buruhandiak eta erraldoiak kalejiran atera ziren kon-partsarekin batera, gazte kuadrilen herrian barrena dantzan ibili zirenean. Indarrak berreskuratzeko hitzordua jarrita zuten kuadrilekoek bazkaria, herriko gurasoen eskutik.

Arratsaldean berriz, haurren-tzako jokoak Txiribitu Aisialdi taldearen eskutik egonz iren, zezen txikiak eta poneiak, kultur etxeko plazan eta sagardo dastaketa, San Bartolome plazan. Ohi bezala, San Bartolome bezperako kanpai jotzea eta salbea, egin zen San Bartolome elizan.

Gauean berriz, Elkartasun afaria, Xaibor diskofesta, Zezensuzkoa eta La Excavadora taldearen emanaldia, osatu zuten programa.

Gaur, egun handia

Gaur San Bartolome eguna dute Ibarran, egun handia. Herriko txistularien eskutik diana izango da. Gero, 10:30ean, meza nagusia, San Bartolome elizan. Goizeko 11:30ean, haurren danborrada, Iraunkorrak txarangak alaituta.

Eguerdiko 12:00etan, piparrak eta tomatea, San Bartolome plazan, herriko baratzezainek, Ibarlur Piparra kooperatibak eta Txumitxak eskaini eta zerbitzatuta.

Arratsaldean berriz, 18:00etan, Amets Arzallus, Haritz Mujika, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi bertsolarien emanaldia Emeterio Arrese parkean egongo da Iker Aranzegi gai jartzaile lanetana rituko delarik. Ordu berean, 18:00etan, helduen danborradaren entsegua, Azkue auzoan eta ondoren, danborrada, Iraunkorrak txarangak alaituta. 20:00etan, Puro Relajo taldearen emanaldia izango da San Bartolome plazan.

Gaueko 22:30ean, sezensuzkoa aterako da. Andoni Ollokiegi abeslariak emanaldia eskainiko du erretiratuen elkartearen aurreko plazan 22:45ean eta Laket taldearen emanaldia izango dira.

Afalostean. Helduen danborradaren kalejira herrian zehar, Iraunkorrak txarangarekin batera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txupinazoa eta gero jai giroa nagusi Ibarran