Ver fotos

Buruhandiak eta erraldoiak kalejiran txupinazoa eta gero Ibarran. J. M. López

Txupinazoa eta gero jai giroa nagusi Ibarran

Bihar San Bartolome eguna ospatuko dute

DV

Martes, 23 de agosto 2022, 15:41

Alurr dantza taldearen eta Uzturpe ikastolaren ordezkariek piztu dute gaur eguerdian suziria Ibarran. Udaletxeko balkoian eman zaie hasiera aurtengo San Bartolome jaiei.

Publicidad

Festa hasi aurretik, Gazte kuadrilak plazan elkartu dira eta sumatzen zen parranda egiteko gogoa bi urte eta gero. Gogo hori jarraituz, txupina lehertu ... eta gero, musika nagusitu da herriko plazan. Buruhandiak eta erraldoiak kalejiran atera dira konpartsarekin batera, gazte kuadrillen kalejira herrian barrena. Indarrak berreskuratzeko hitzordua jarrita zuten kuadrilekoek bazkaria, herriko gurasoen eskutik.

Arratsaldean, haurrentzako jokoak egongo dira Txiribitu Aisialdi taldearen eskutik, zezen txikiak eta poneiak, kultur etxeko plazan eta sagardo dastaketa, San Bartolome plazan. Ohi bezala, San Bartolome bezperako kanpai jotzea eta salbea, egingo da San Bartolome elizan.

Gauean berriz, Elkartasun afaria, Xaibor diskofesta, Zezensuzkoa eta La Excavadora taldearen emanaldia, osatuko dute programa.

Gaur, egun handia

Bihar San Bartolome eguna ospatuko dute Ibarran, egun handia. Herriko txistularien eskutik diana izango da. Gero, 10:30tan, meza nagusia, San Bartolome elizan. Goizeko 11:30tan, haurren danborrada, Iraunkorrak txarangak alaituta.

Eguerdiko 12:00etan, piparrak eta tomatea, San Bartolome plazan, herriko baratzezainek, Ibarlur Piparra kooperatibak eta Txumitxak eskaini eta zerbitzatuta.

Arratsaldean berriz, 18:00etan, Amets Arzallus, Haritz Mujika, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi bertsolarien emanaldia Emeterio Arrese parkean egongo da Iker Aranzegi gai jartzaile lanetana rituko delarik.

Publicidad

Ordu berean, 18:00etan, helduen danborradaren entsegua, Azkue auzoan eta ondoren, danborrada, Iraunkorrak txarangak alaituta. 20:00etan, Puro Relajo taldearen emanaldia izango da San Bartolome plazan.

Gaueko 22:30ean, sezensuzkoa aterako da.Andoni Ollokiegi abeslariak emanaldia eskainiko du erretiratuen elkartearen aurreko plazan 22:45ean eta Laket taldearen emanaldia izango dira.

Afalostean. Helduen danborradaren kalejira herrian zehar, Iraunkorrak txarangarekin batera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad