Ibarrako udalak auzo-bilerak berreskuratuko ditu, eta lehena Euskal Herria kaleko 1. zenbakitik 17. zenbakira bitarteko bizilagunekin egingo dute datorren ostegunean, hilaren 27an, kultur etxeko areto nagusian 19:00etan.
Publicidad
Auzoari dagozkion hainbat gai landuko dituzte, besteak beste, udalak zein aurreikuspen dituen auzoarekiko, orain arte egin diren aldaketak zergatik egin dituzten, eta hemendik aurrera zer egingo duten. Bide beretik, bizilagunek aukera izango dute haien galderak zuzenean egiteko udal ordezkariei.
Igor Zapirain alkatearen ustez garrantzitsua da auzo-bilerak egitea. Pozarren agertu da auzo-bilerak egiteko aukera berreskuratu dutela-eta, orain arte ez baitira bideragarriak izan Covid-19ak sortutako aparteko egoera zela-medio.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.