Udaletxeko bisita-gidatua egiteko aukera izan dute herriko hainbat gaztek, 'Alkatea, bai esan?' ekimenaren barruan. Honela, hiru kidek udala barrutik ezagutu eta bertan lan egiten duten langileekin egoteko aukera izan zuten. Departamentu ezberdinak ikusi zituzten, hala nola; harrera, euskara-zerbitzua, idazkaritza eta kontuhartzailetza. Gidari-lana Ibarrako alkateak eta alkateordeak egin zuten.
Publicidad
Bisita egin zutenek orain badakite eskaera bat non eta nola egin, baita zein izango diren eskaerak horrek jarraituko dituen pausoak, eta nork kudeatuko dituen ere.
Lehenago, ekainaren 17an zehazki, hasiera eman zitzaion datorren irailetik aurrera 'Alkatea bai esan?' egitasmoaren barruan martxan jarriko den zineforumari 'Igelak' filmaren proiekzioarekin. Lehen saio horretan, egitasmoa osatzen duten haurrek eta nerabeek lagun bat ekartzeko aukera izan zuten, baina beroa zela eta, ezinezkoa izan zen filma osorik ikustea.
Lehen esperientzia horren ondoren, hurrengo filmak herriari irekiak eskainiko dira, baina horretarako, aurre-lanketa bat egin beharko da. Zinema bi hilabetean behin izango da eta lantaldea hilean behin elkartuko da (nahiz eta lanaren, arabera batzuetan maizago elkartu beharko diren ); Ibarran bizi diren nazionalitate ezberdinetako filmak ikusi nahi dira.
Ekimena zuzenduta dago LH5, LH6, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleei.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.