Secciones
Servicios
Destacamos
Ibarrako Udalak 'Udazken egitaraua' aurkeztu zuen atzo. Herriko hainbat eragilerekin elkarlanean osatu dute, eta azaro osorako antolatu dituzte ekimenak. Lehena datorren larunbatean egingo dute, mendi-duatloia, hain zuzen.
Nagore Zubillaga kultura zinegotziak ilusioz hitz egin zuen egitasmoaren inguruan: «Ilusioz aurkezten dugu ekimena. Batetik, urteroko izaera duten zenbait ekitaldi berreskuratzen hasi garelako; eta, bestetik, Ibarra gauza gehiago egiteko gogoz somatzen dugulako eta ekitaldiak nolabaiteko normaltasunez antolatzeko aukera dugulako». Bide beretik, gogorarazi du tentuz antolatutako ekitaldiak direla, eta tentuz parte hartzera zein gozatzera gonbidatu ditu herritarrak ere.
Agerraldian izan ziren baita ere Uxue Sukia Uzturpe Ikastolako zuzendaria eta Iker Gibelalde mendi-duatloieko antolatzailea. Amaitu aurretik udalak eskerrak eman zizkien, bai bertan zirenei, bai antolakuntzan parte hartu baina azaldu ezin izan zuten eragileei.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.