Secciones
Servicios
Destacamos
Interneten euskarazko edukiak gehitzeko helburuarekin, Euskal Wikilariak kultur elkartearekin Ikastolen Elkarteak lankidetzan daramagun '300 baietz' erronkaren hirugarren ekitaldiari ekin diote Usurpe ikastolakoek urtea hasi berri den honetan. Ikastoletako DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduriko egitasmo honek hurrengo hiru hilabeteetan Txikipedian 300 sarrera berri sortzea du helburu.
Aurtengo ekitaldi honetan, klima aldaketa, buru osasuna, emakume kirolariak eta Euskal Herria lantzea proposatu zaie ikasleei, eta gai horiek hartuta denen artean hirurehun sarrera berri publikatzea Txikipedian.
Usurpetik azaldu dutenez, «erronka kolektiboa da, Ikastola guztien artekoa eta ikasleen proaktibotasuna bilatzen duena. Beronen bitartez lortu nahi diren helburuak hauek dira: Euskal komunitateko kide bezala, euskarak sarean bizi duen egoera ezagutzea, arazoaz sentsibilizatzea eta egoera aldatzeko ezinbesteko eragile izatea. Sarean: oro har eta TxiKipedian zehazki eusKarazko artikuluen presentzia areagotzea; Gizon eta emakumeei buruzko artikulu kopuruaren artean dagoen arrakala ezagutzea, gaiaz sentsibilizatzea eta egoera aldatzeko ezinbesteko eragile izate; konpentetntzia digitala lantzea da».
Erronka berri honek hiru fase aurreikusi dira proiektua aurrera eramateko. Lehenbizikoan, Erronkaren aurkezpena egingo zaie ikasleei, Ikastolen Elkarteko dinamizatzaileen eskutik, eta besteak beste gai hauek jorratuko dituzte: sentsibilizazioa, arakatze jarduerak, planifikazioa, gaien aukeraketa...
Sarrera berriak sortzea izango da bigarren fasea: Txantiloiak eta ereduak izango dituzte ikasleek eta aukeratutako gaiaren gaineko artikuluak edota pertsonaien biografiak sortu beharko dituzte.
Azkenik, sarreren argitalpena egingo dute. Saio honetan artikuluen baldintzen errepasoa egingo da, Txikipedia gunea ezagutu dute ikasleek, edizioa landuko dute eta azkenik sortutako artikulua publikatuko.
Egitasmo honen hirugarren edizioa izango da aurtengoa. Aurreko bi ekitaldietan erronka gainditu dugu: azken ekitaldian 20 ikastolak hartu zuten parte (55 talde inguru) eta 300 artikulu argitaratu ziren. 2021-22 ikasturtean, 18 ikastolak hartu zuten parte (50 talde) eta 250 artikulu argitaratu ziren. Oraingoan, berriz, 26 ikastolatako DBH 1. eta 2. mailetako ikasleek hartuko dute parte.
Aurtengo ekitaldian, Uzturpe ikastolaz gain parte hartuko duten ikastolak hauek dira: Aita Larramendi ikastola; Aranzadi ikastola; Aratz ikastola; Axular lizeoa; Elgoibar ikastola; Haztegi ikastola; Laskorain ikastola; Orioko herri ikastola; Pasaia lezo lizeoa; Zurriola ikastola; Nafarroako Lizarra ikastola; Paz de Ziganda ikastola; Garcés de los Fayos Tafallako ikastola; Iñigo Aritza ikastola; Bizkaiako Zubi Zaharra ikastola; San Nikolas ikastola; Seber Altube ikastola; Abusu ikastola; Betiko ikastola; Andramari Zornotzako ikastola; Kirikiño ikastola; Arabako Lautada ikastola; Aresketa ikastola; Armentia ikastola eta Assa ikastola.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.