Igandean, Antsoain herrian jokatu zen 4x4-ko aurtengo lehen jardunaldia. Bertan, Sub 21 maila (hiru jardunalditan burutuko dena) eta emakumezkoen kategoria (egunean bertan jokatua) lehiatu ziren.
Publicidad
Ibarrako Sokatira Taldeak bi talde aurkeztu zituen eta emaitza ona izan zuten biek: zilarrezko eta brontzezko dominak.
Guztira, emakumezkoen kategorian 9 taldek hartu zuten parte. Hurrenez hurren: Amaiur, Antsoain, Araxes, Badaiotz, Berriozar, Beti Gazte, Txantrea, Ibarra A eta Ibarra B.
Bi bloketan banatuta lehiatu ziren taldeak (bloke batean 4 talde eta bestean 5), eta ondoren bloke bakoitzeko pareko postuak aritu ziren elkarren aurka. HAu da, bloke bateko 3.postuan zegoena, beste blokeko 3. postuan zegoenaren aurka. Jarraian, 2. postuan zeudenen artekoa egin zen (bertan Ibarra B eta Txantrea izan ziren 3. postu horrengatik lehian; Ibarra B-k lortu zuelarik brontzezko domina eta Txantrea sailkapen orokorreko 4.postuan geratu zelarik). Azkenik, bloke 1. postuan amaitu zutenen arteko lehia burutu zen 1. eta 2. postuak erabakitzeko (Ibarra A eta Beti Gazte buruz buru). Aurreneko tiraldi erdiak ia 5 minutuko iraupena izan zuen eta bigarrena ere ez zen tiraldi makala izan. Eskualdeko taldea gogor ahalegindu zen. Azkenean, 2. postua eta zilarrezko domina eskuratu zituen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.