Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Emeterio Arrese 8 atzealdeko herri bidean ibili ziren. UDALA
Zuhaitzak landatzen aritu dira Uzturpe Ikastolako LH 4. mailako ikasleak

Zuhaitzak landatzen aritu dira Uzturpe Ikastolako LH 4. mailako ikasleak

El Diario Vasco

Ibarra.

Sábado, 27 de marzo 2021, 00:16

Zuhaitzak landatzen aritu ziren Uzturpe Ikastolako LH 4 mailako ikasleak atzo. Ibarrako Piparraren bidean, Emeterio Arrese 8 atzealdeko herri bidean ibili ziren, eta, guztira, zortzi likidanbar zuhaitz landatu zituzten.

Ibarrako piparraren bidea udaberrirako ari da prestatzen Udala, piparra herritarren artean zein kanpotik datozenen artean ezagutara emateko. Bidean zehar aisialdirako gune ezberdinak topa daitezke, horien artean, zuhaitzak landatu dituzten gunea: kanposantuko bidea Emeterio Arrese 8 kalearen atzealdetik. Likidanbar zuhaitz mota landatu zuten; landare horien hostoek hainbat tonalitate hartzen dituzte: gorritik berdera pasatzen dira, eta, tartean, horiak, laranjak, bioletak eta denen nahasketak hartzen ditu.

Igor Zapirain alkatearen ustez, jarduera «oso interesgarria» izan zen: «Haurrekin horrelako jarduerak egitea oso aberasgarria eta interesgarria da. Onuragarria da oso ikasleak ikasgelatik ateratzea eta naturarekin harreman zuzena edukitzea; horrela, ingurugiroa ezagutzeaz gain, hura zaintzearen garrantziaz ere jabetzen dira».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuhaitzak landatzen aritu dira Uzturpe Ikastolako LH 4. mailako ikasleak